Hego Euskal Herriko Kopa (mendiko txirrindularitza)
Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Hego Euskal Herriko kopa Euskal Herriko mendi bizikleta proba garrantzitsuenetakoa zen, sortu egin zenean[1]. Garrantzitsuena, Euskadiko Open-a izan da beti. Honetarako, lasterketa berriak eratu ziren eta kirol erakundeek lan handia egin zuten. Denborarekin, Hego Euskal Herriko Kopa Euskadiko Open-arekin bateratu zen. 2012.urtean, Zirkuitu Olinpiarreko BTT Euskadiko Open-a zuen izena eta, orain arte, horrela jarraitu du.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hego Euskal Herriko Kopa, 2001. urtean egin zen lehenengoz, 6 lasterkarekin. Lasterketak, Nafarroan, Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban egin ziren, urte hartan. Nahiz eta Iñaki Lejarreta mendi bizikletako txirrindulari hoberena zen, momentu hartan berak ez zuen parte hartu. Sari moduan, giltza-kate bat eskuratu zuten partaideek, lehenengo ekitaldi hartan. Lasterketak, Euskadiko Open-eko lasterketen artean kokatu ziren, egutegian, apiriletik uztaileraino (biak barne). Lehenengo ekitaldian, honako herrietan egin ziren lasterketak:
Izkue, Gorliz, Muniain de la Solana, Tolosa, Muzkiz eta Narbaxan. Narbaxako lasterketak ere Arabako Challengerako puntuak ematen zituen.
Gorlizeko Mendibike elkarteak Udaberriko Saria eratu zuen, txapelketa honetan parte izateko. Liderraren maillota Spiuk babestu zuen lehenengo urte hartan, argazkian ikus daitekeen bezala.
Geroago, Hego Euskal Herriko Kopa Euskadiko Open-arekin bateratu zen. 2004. urtean inoiz izan duen lasterketa kopuru gehien izan zituen, 12 lasterketekin. 2012. urtean, Zirkuitu Olinpiarreko BTT Euskadiko Open-a zuen izena.
2020. urtean, bi proba bakarrik egin ziren, COVID-19 pandemia egoera zela eta.
2021. urtean, txapelketa ez egiteko arriskuan egon zen osasun egorera zela eta. Azkenean, 5 lasterketa egin ziren, maiatzatik irailera bitartean.
Garaipen gehien dituen txirrindularia, Patxi Cia nafarra da, zazpirekin. Alexander Ordeñana ere, nabarmendu izan da lau garaipenekin, eta gainera, sei urte jarraian podiumean izan da, 2011tik 2016ra.
Sailkapenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehenengo urteetako sailkapenak aurkitzea saila da, baina hona hemen Junior mailan geratu zena, 2001ean:
2001
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ismael Ruiz de Loizaga (Central Bikes) 137 pto.
- Gorka Telleria (Mendikute KKE) 135 pto.
- Lander Egia (Mendikute KKE) 116 pto.
- Ander Villanueva (Iturrotz) 98 pto.
- Xabier Ortiz de Luzuriaga (Orbea) 80 pto (Junior mailako lehen urtea).
2002
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Aitor Urruzola.
2003
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Santiago Barranco (Bikezona.com).
- Fernando Egiluz (Bikezona.com).
- Patxi Cia 180 pto.
2004
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Patxi Cia (Conor-Saltoki).
- Aitor Urruzola.
2005
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Patxi Cia (Conor-Saltoki).
- Jose Antonio Diez (Noja-Barrojo c.c.)
2006
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Patxi Cia (Bikezona Conor).
2007[2]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Patxi Cia (Bikezona) 189 pto.
- Raul Serrano 189 pto.
- Javier Ruiz de Larrinaga.
2009[3]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Joseba Leon (BikeZona Cannodale).
2010
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Joseba Leon (Bikezona).
2011
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2012. urtetik aurrera euskadiko federazioaren webgunean aurkitu daitezke sailkapenak.
2012
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Alexander Ordeñana (Conor-Saltoki) 365 pto.
- Diego Latasa (Conor-Saltoki) 272 pto.
- Ekleyson Marques (Racing Shox) 263 pto.
2013
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Alexander Ordeñana (Conor-Saltoki) 323 pto.
- Ekleyson Marques (Laguntasuna c.c.) 240 pto.
- Julen Zubero (Mallatalud Bike) 229 pto.
2014
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ismael Esteban (Maestre Bikes) 377 pto.
- Diego Latasa (Conor-Saltoki) 331 pto.
- Alexander Ordeñana (Elorrioko Banan Banan) 295 pto.
2015
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Alexander Ordeñana (El Repecho Club Cciclista) 329 pto.
- Aitor Hernandez (Specialized-Ermua) 282 pto.
- Unai Amenabar (Quipplan-Ireber-Jofemar) 246 pto.
2016
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Alexander Ordeñana (Sh Metalgraf) 399 pto.
- Aitor Hernandez (Ermuko T.E.) 279 pto.
- David Puente (Union Ciclista Erandio) 246 pto.
2017
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Iñigo Gomez (Conor-Saltoki) 500 pto.
- David Puente (Union Ciclista Erandio) 388 pto.
- Atton Ibarguren (Ciclos Iñaki) 337 pto.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Euskadiko Txirrindularitza Federazioa - Federación Vasca de Ciclismo» www.fvascicli.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).
- ↑ [https://gara.naiz.eus/paperezkoa/20070720/29597/es/Patxi-Cia-domina-dos-competiciones-vascas «Patxi C�a domina en las dos competiciones vascas - GARA»] gara.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Joseba León Campeon del Open de Euskadi de MTB» Bikezona.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-17).