Hegoafrikako futbol ligaren historia korapilatsua izan da apartheid sistemaren ondorioz. 1959an jokalari zurien Liga sortu zen eta 1971n jokalari beltzen Liga. 1978an Liga biek bat egin zuten Liga "ez-arraziala" sortuz, National Professional Soccer League (NPSL) izenekoa.
NPSL Ligaren araudiarekin ezadostasunak agertu ziren eta 1985ean National Soccer League sortu zen. Liga biek paraleloki jarraitu zuten existitzen harik eta 1995eko abenduan biak desegin eta gaur egungo Premier Soccer League sortu zen arte.