Hegoaldeko Gales Berriko Unibertsitatea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hegoaldeko Gales Berriko Unibertsitatea
UNSW Canberra Logo - Lanscape.jpg
Datuak
Motaikerketa-unibertsitate publikoa eta ikerkuntzarako institutua
HerrialdeaAustralia
Jarduera
KidetzaGroup of Eight (en) Itzuli eta ORCID
Eskumendekoak
Enplegatuak6.500
Osatuta
Historia
Sorrera1949
Webgune ofiziala
Facebook: unsw Twitter: unsw Instagram: unsw Edit the value on Wikidata

Hegoaldeko Gales Berriko Unibertsitatea, ingelesez University of New South Wales (UNSW laburdura) Sydneyko (Australia) unibertsitate bat da eta herrialdeko unibertsitate garrantzitsuenetako bat da. 1949an sortu zen eta 40.000 ikasle inguru ditu. Campus nagusia Kensington auzoaren ekialdean dago, autobusez 5 minututan Coogee Beach hiriko hondartza bitxienetako batetik. Campusak supermerkatua, gimnasioa, tabernak, bankuak, jatetxeak, bi liburutegi, bidaia bulegoa, arropa denda, liburu denda, oftalmologia-klinika, farmaziak eta abar ditu.

UNSW-k Australiako edozein unibertsitateko onarpen puntuazio altuena duten ikasle australiarrak erakartzen ditu. Munduko 46. postuan sailkatu zen 2015-16 QS World University Rankings-ean. Unibertsitatea bereziki indartsua da ingeniaritzan eta teknologian, negozioetan eta zuzenbidean. 2016ko QS Munduko Unibertsitateen Sailkapenen arabera, UNSW munduko 13. postuan sailkatu zen kontabilitate eta finantzetan, 13.ean zuzenbide eskolan, 16. postuan ingeniaritza zibilean eta 19.ean arkitekturan eta hirigintzan. UNSW-k milioidun gehiago ekoitzi ditu eta bere lizentziatuek ASX 200 konpainia kotizatuen exekutiboko postu gehienak dituzte, Australiako beste edozein unibertsitate baino gehiago. Unibertsitateak ospe ona du Australian bere hezkuntza eta ikerketa lanengatik eta Group of Eight taldekoa da (euskaraz, Zortzietako Taldea), Australiako 8 unibertsitate onenen batasunekoa. Batez ere bere ingeniaritza zientzia ikasketak ospetsuak dira. Times Higher Education Supplement (THES) arabera, UNSW munduko ingeniaritzako 20 unibertsitate onenetakoa da; Australian School of Business MBA 39. postuan dago. Unibertsitatea, oro har, 41. postuan sailkatu zen THESen arabera 2006an, eta Newsweeken arabera 64. postuan mundu osoan.

Kanpo Estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]