Esku bat itxita eta bestea haren gainean helduta, abdomenetik hartu behar da eta bularreranzko presioa egin. Pertsona bat bakarrik badago, aulki baten bizkarraldea erabiliz presioa egin daiteke bularraren aurka maniobra gauzatzeko, baina horrek arazo bat sor dezake, batzuei esternoia apurtzen baitzaie hori egitean.
Umea etzanda ipini behar da gorantz begira eta bi eskuekin haren abdomenetik esternoi aldera egiten da presioa. Maniobra oso egokia da, baita helduekin ere.