Elenwë

Wikipedia, Entziklopedia askea

Elenwë, Tolkienen legendarium ospetsuko pertsonaia bat da, oso modu laburrean, Tolkienen hil ondorengo lana den Silmarillionen agertzen dena, berari buruzko xehetasun gehiago, Christopher Tolkienek argitaratutako Erdialdeko Lurraldeko istorioak izeneko lanean ere ematen diren arren. Vanyar adarreko emakumezko elfo bat da, Alanwëren alaba eta Turgonen emaztea, honekin, Idril izeneko alaba bat izan zuelarik.

Feänorren matxinadaren ondoren, Noldorrek laguntzea erabaki zuten, eta Turgonek Feänorren zina esan ez zuen arren, bere bihotzak, xamurki, lurralde zabalagoetara joan nahi zuen, eta, beraz, bere aitari eta gainontzeko herriari jarraitu eta Helcaraxë izoztutako itsasartea zeharkatzea erabaki zuen. Elenwëk eta Idrilek lagundu zuten Turgon, baina, bidaian zehar, izotza apurtu egin zen, eta bi neskak erori ziren ur hotz haietara. Turgon, biak salbatzen saiatu zen, eta, bera ere hiltzeko zorian egon zen arren, bere alaba salbatzea lortu zuen, baina ez hala Elenwë, ur hotz haietan hil zena.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]