Edukira joan

Heljä Liukko-Sundström

Wikipedia, Entziklopedia askea
Heljä Liukko-Sundström

Bizitza
JaiotzaVehmaa (en) Itzuli1938ko ekainaren 15a
Herrialdea Finlandia
Heriotza2024ko maiatzaren 21a (85 urte)
Familia
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerakzeramikaria
Jasotako sariak

Heljä Tuulia Mirjam Liukko-Sundström (Vehmaa, 1938ko ekainaren 15a2024ko maiatzaren 21a[1]) finlandiar zeramikari eta haur literaturako idazlea izan zen.

Heljä Liukko-Sundström Vehmaan jaio zen 1938an. Bi ahizpa eta neba bat zituen: Rauni, Marketta eta Ilkka[2][3].

1962tik Arabia enpresan lan egin zuen, 2016an lantegia itxi zen arte. Geroztik, Arabiako Arte Sailen Elkartean lantegiko jarraitu zuen eraikin berean[4]. Horrez gain, Heljä Oy enpresa zuzendu zuen.

Liukko-Sundströmen artelanen artean erliebeak, eskulturak eta teilak daude, baita hainbat lan monumental ere. Besteak beste, Onnellisten saari artelana sortu zuen Peijas ospitalerako[5] eta beste bat Humppilako elizarako[1].

Lan garrantzitsua egin zuen haurren kultura garatzeko eta haurrentzako hainbat liburu idatzi zituen. 1982an Haurren Kulturaren Estatuko Saria irabazi zuen Jäniksenpoika ikusmen urritasuna duten haurrentzako liburua sortzeagatik[6]. 2001ean Pro Finlandia saria jaso zuen[7].

2005ean Ateljé Heljä tailerra ireki zuen Humppilan[8].

2024ko maiatzaren 21ean hil zen, 85 urte zituela[1].

  • Heljän lempeitä satuja (1977)
  • Mari ja varis (1978)
  • Jäniksenpoika (1981)
  • Tietokoneprinssi: Kirja isoille lapsille (1984)
  • Korkealla päällä pilvien puutarha sininen (1999)
  • Oma enkelini (2004)
  • Olli ja Dolli: Tarina ystävyydestä (2005)
  • Saven runoilija (2006)
  • Toi rusakko (2008)
  • Jossain aina aurinko (2012)
  • Sinun pikku enkelisi (2012)
  • Arabian Heljä (Marjo Tiirikkarekin batera, 2018)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c (Finlandieraz) Myllymäki, Iiro. «Heljä Liukko-Sundström on kuollut» Ilta-Sanomat 2024-05-22 (Noiz kontsultatua: 2024-05-25).
  2. (Finlandieraz) Huusari, Eija. «Heljä Liukko-Sundström: ”Mieheni ei koskaan kadehtinut menestystäni”» Eeva 2017-11-23 (Noiz kontsultatua: 2024-05-25).
  3. (Finlandieraz) Nevalainen, Minna. «Leski Heljä Liukko-Sundström: ”Näen Kaukon yhä ateljeessani”» Kotiliesi 2016-12-21 (Noiz kontsultatua: 2024-05-25).
  4. (Finlandieraz) «Vaalimme ja kehittämme 1930-luvulla syntyneen Arabian taideosaston perintöä» Arabia Art Department Society (Noiz kontsultatua: 2024-05-25).
  5. (Finlandieraz) Kolsi, Eeva-Kaarina. «Arabian pitkä­aikaisin taiteilija eli pitkään pikku­palkalla – sitten johtajan ele sai tajuamaan, että hän ”pitää yllä koko yhtiötä”» Ilta-Sanomat 2023-10-21 (Noiz kontsultatua: 2024-05-25).
  6. (Finlandieraz) «Lastenkulttuurin valtionpalkinto» Tampere.fi jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2013-09-27) (Noiz kontsultatua: 2024-05-25).
  7. (Ingelesez) «Heljä Liukko-Sundström – The ceramic artist of our homes» Hämeenlinnan kaupunginmuseo 2023-10-05 (Noiz kontsultatua: 2024-05-25).
  8. (Finlandieraz) «Ateljé Heljä» Humppilan kunta (Noiz kontsultatua: 2024-05-25).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]