Henri Duhau

Wikipedia, Entziklopedia askea
Henri Duhau

Bizitza
JaiotzaBeskoitze1942ko urriaren 9a (81 urte)
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta marrazkilaria

Inguma: henri-duhau

Henri Duhau "Ithurralde" (Beskoitze, Lapurdi, 1942ko urriaren 9a) lapurtar idazlea da.

Beskoitzen sortua da "Ithurraldea" laborari etxaldean. Laborantzako ikasketak egin zituen Garron (Lekorne). Elkarte edo batasun zenbaitetan lan egin du, bertze batzuetan parte hartu, bere belaunaldiko bertze asko euskaltzale eta abertzale bezala. Bidenabar, artikulu zenbaiten idazle ere izan da, kasik denak euskaraz. Emeki-emeki, joan da liburugintzarat, monografia eta bertze, gogo berari jarraikiz haatik.

1968. urteaz geroztik Senperen bizi da.

“Euskaltzain ohorezko” izendatua izan da Bilbon, 2018ko apirilaren 27an eta agiria eskuratu du urte bereko azaroaren 23an, Donostian, Andres Urrutia Euskaltzainburuaren eskutik[1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • "Euskaldun Gazteria"[2] JAC/MRC. 1963: idazkari ibiltari ; 1965: arduradun orokor ; 1967: akitaniako arduradun
  • Herriko besten antolatzaile, antzerkilari, Otxalderi omenaldia (1964), Orreaga azkaindarren pastorala Beskoitzen (1964)[3][4]
  • 1964: Dantza erakasle eta Oinak-Arin taldean (sortaileetarik)[5]
  • 1968: Fededunak
  • 1969: Herri Ekintza
  • Senpereko Gure Lurrak (sortzaileetarik). 1971: idazkari ; 1980: elkarteburu
  • Senpereko dantzari taldea. 1972: Zirikolatz taldearen sortzaile ; 1979 : elkarteburu
  • Euskal Dantzarien Biltzarra. 1976: elkarteburuorde ; 1981: elkarteburu
  • 1996: Oxtikenea kultura elkartea (sortzaileetarik)

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Artikuluak kazeta eta aldizkarietan : Gazte, Herria, Otoizlari, Dantzariak, Enbata, Ekaina, Berria, Denak Argian… ;
  • Euskaltzaleen Biltzarra (batzordean,1964) ;
  • Senpereko ikastola (sortzaileetarik, 1971-1974);
  • D mailako Euskal irakasle titulua (Euskaltzaindiak emana, 1979) ;
  • FR 3 Pays Basque (irrati etxetik hizlari, 1980-1981) ;
  • AEK gau eskola (irakasle, alfabetatze maila 1985-1988) ;
  • “Herria” astekaria (batzordean, 1983-1991) ;
  • “Egunkaria Sortzen” taldean (1990-1992) ;
  • “Herritartzen” (Gure Irratian, euskal kurtsoen emaile, 1997-1999).

Liburuak eta argitalpenak[6][aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hasian Hasi, Beskoitzeko Euskara (lehena, 155 orrialde,1993) ;
  • Euskal aditz batua “entsegu gisa” (83 orrialde, 1996) ;
  • Aupa batasuna ! (artikulu bilduma, 228 orrialde, 2000) ;
  • Hasian Hasi, Beskoitzeko Euskara (birdena, 407 orrialde, 2002) ;
  • Dufau bi anaiak (Elkar, 255 orrialde, 2006) ;
  • Saindu batzuen biziaz “Adema-Zaldubi” (Euskaltzaindia, 293 orrialde, 2007) ;
  • Artzain beltxaren neurtitzak “Adema-Zaldubi” (Euskaltzaindia, 234 orrialde, 2008) ;
  • Kantikak “Adema-Zaldubi” (Euskaltzaindia, 226 orrialde, 2009) ;
  • Prediku zenbait “Adema-Zaldubi” (Euskaltzaindia, 260 orrialde, 2009) ;
  • Bidegileak “Jean Barbier”, Eusko Jaurlaritza, 28 orrialde, 2009) ;
  • Bidegileak “Dominique Dufau” (Eusko Jaurlaritza, 24 orrialde, 2009) ;
  • Lapurdiko ihauteria eta mutxikoen pizkundea (211 orrialde, 2010) ;
  • Alegiak eta bertze neurtitzak “Adema-Zaldubi” (Euskaltzaindia, 276 orrialde, 2010) ;
  • Jabetasun auzi eta hirigintza/ Litige foncier et urbanisation (155 pages, 2011) ;
  • Senpereko ikastolaren hastapenak/ Les débuts de l’Ikastola de Saint-Pée (126 orrialde/ 126 pages, 2011) ;
  • Bertze prediku batzuk “Adema-Zaldubi” (Euskaltzaindia, 316 orrialde, 2011) ;
  • Gaineratekoen bilduma “Adema-Zaldubi” (Euskaltzaindia, 282 orrialde, 2011) ;
  • Père Thomas Dassance (recueil d’articles, 114 pages, 2012) ;
  • Bahnar deitu Salbaiak [Auteur, Pierre Dourisboure ; itzultzailea, Jean Elissalde “Zerbitzari”] (Euskaltzaindia, 261 orrialde, 2014) ;
  • Hortzak izerdi (artikulu bilduma, 266 orrialde, 2015) ;
  • 'Les Sources Salées de Briscous/ Beskoitzeko Ur Gaziak (258 pages/ 258 orrialde, 2017) ;
  • Laborantza. Laborantzatik hobeki bizitzeko Adrien Gachiteguy 2019 ( 267 orr. Euskaltzaindia)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. elkarmedia. «Duhau Lafourcade, Henri» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-07).
  2. «Henri Duhau» EKE (Noiz kontsultatua: 2020-02-07).
  3. «Piarres Larzabal: Pastorala antzeko antzerkiak» klasikoak.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-07).
  4. Danse basque. Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques 2012 (Noiz kontsultatua: 2020-02-07).
  5. «Oinak Arin taldeko lehen erakasleak: Aphataberry apeza eta Koldo Zabala - Mintzoak - Ipar Euskal Herriko ahozko memoriaren ataria» www.mintzoak.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-07).
  6. Mintzoak.eus. (Noiz kontsultatua: 2020-02-06).