Herbert James Draper

Wikipedia, Entziklopedia askea
Herbert James Draper
Herbert James Draper.jpg
Bizitza
JaiotzaLondres, 1863
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
HeriotzaLondres1920ko irailaren 22a (56/57 urte)
Hezkuntza
HeziketaBruce Castle School (en) Itzuli
St John's Wood Art School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta ilustratzailea
Lan nabarmenakUlysses and the Sirens (en) Itzuli
The Lament for Icarus (en) Itzuli
MugimenduaKlasizismoa
Genero artistikoaerretratua

Discogs: 3395433 Edit the value on Wikidata

Herbert James Draper (Londres, 1863 edo 1964[1]1920) Viktoriar Aroa bizi izan zen Ingalaterrako margolaria izan zen. Haren estiloa klasizismoarekin lotuta zegoen. Gehien landu zuen generoa erretratua izan zen, gai mitologikoen eta erotikoen inguruan.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Londresen jaioa, Henry Draper bitxigilearen semea zen. Tottenhamgo Bruce Castle Schoolen ikasi zuen eta, ondoren, Royal Academy of Arts-en.[2] 1882 eta 1892 artean, ikasteko asmoarekin, Erromara eta Parisera bidaia batzuk egin zituen; bidaia horiek ordaintzeko bi beka jaso zituen: Royal Academyren Urrezko Domeina eta Bidaia beka 1889an. XIX. mendearen amaieran ilustratzaile gisa lan egin zuen eta, azkenik, Londresen egokitu zen. 1891n Ida Williams-ekin ezkondu zen; alaba bakarra izan zuten: Yvonne.[3] 1898an eginiko bere The Lament for Icarus lanak Parisko 1900ko Erakusketa Unibertsalean Urrezko Domeina eskuratu zuen.

56 urte zituelarik, arteriosklerosik, jota, margolaria hil zen, Abbey Roaden zuen etxean.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. https://www.tate.org.uk/art/artists/herbert-draper-1029
  2. The Times, Thursday, Sep 23, 1920; pg. 1; Issue 42523; col A
  3. The Times, Thursday, Sep 23, 1920; pg. 1; Issue 42523; col A

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]