Heriotza Nilo ibaian

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Heriotza Nilo ibaian
Datuak
Idazlea Agatha Christie
Argitaratze-data 1937
Generoa Eleberria
Jatorrizko izenburua Death on the Nile
Hizkuntza ingelesa
Argitaletxea Collins Crime Club
Herrialdea Erresuma Batua
Euskaraz
Izenburua Heriotza Nilo ibaian
Itzultzailea Xabier Aristegieta Okiñena
Argitaratze-data 2006
Orrialdeak 475
ISBN 978-84-8748-4727

Heriotza Nilo ibaian (Death on the Nile, ingelesez) Agatha Christiek idatzitako eleberria da. 1937an argitaratu zen Erresuma Batuan. Euskarazko itzulpena 2006an argitaratu zen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Nilo ibaitik doan Karnak ontzian neska ezkonberri eta aberats bat hilik agertzen da. Geroago, bi hilketa gehiago gertatuko dira. Hercule Poirot ontzi horretan dago eta bera arduratuko da hilketen ikerketaz.

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karnak ontzikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Linnet Doyle (ezkondu baino lehen, Linnet Ridgeway): neska gazte ingelesa, oso aberatsa. Simon Doylekin ezkontzen da. Bere eztei-bidaian dagoenean, tiroz hilda agertzen da ontziko bere logelan.
  • Simon Doyle: Linnet Ridgewayren senarra. Linnetek administratzaile lanak egiteko kontratatzen du, baina laster ezkontzen dira. Jacqueline de Belleforten senargaia izan zen.
  • Jacqueline de Bellefort: Linneten adiskidea eta Simon Doyleren emaztegaia. Berak konbentzitzen du Linnet, Simon Doyle kontratatzeko.
  • Louise Bourget: Linneten neskamea.
  • Salome Otterbourne: eleberrigile entzutetsua, nahiz eta bere garai onenak pasata egon. Rosalie alabarekin bidaiatzen da.
  • Rosalie Otterbourne: Salomeren alaba.
  • Allerton andrea: Andre prestua. Tim semearekin bidaiatzen da.
  • Tim Allerton: Zeregin askorik gabeko mutila. Allerton andrearen semea.
  • Andrew Pennington: Linnetek Estatu Batuetan dituen ondasunen administratzale amerikarra.
  • Marie Van Schuyler: Andre aristokrata. Bere lehengusinarekin eta erizain batekin bidaiatzen da.
  • Cornelia Robson: Van Schuyler andrearen lehengusina gaztea.
  • Bowers andereñoa: Van Schuyler andrearen erizaina.
  • Ferguson jauna: ideia komunistak dituen gaztea.
  • Guido Richetti: arkeologo italiarra.
  • Jim Fanthorp: Abokatua. Linneten abokatu ingelesaren iloba.
  • Carl Bessner: Mediku alemaniar (edo austriar) ospetsua.
  • Hercule Poirot: Egipton zehar bidaiatzen den detektibe belgikarra.
  • Race koronela: Hercule Poiroten aspaldiko laguna. Hiltzaile arrikutsu baten bila agertzen daKarnak ontzian.
  • Fleetwood jauna: Karnak ontziko makinista bat.

Ontzikoan ez daudenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Joanna Southwood: Linneten lagun bat eta Tim Allertonen lehengusina.
  • William Carmichael: Linneten abokatu ingelesa. Jim Fanthorpen osaba.
  • Lord Charles Windlesham: Linnetekin ezkondu nahi duen aristokrata.

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]