Heriotzaren hegaldiak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Heriotzaren hegaldiak, gaztelaniaz: Vuelos de la muerte, hainbat diktadurek jendea akatzeko erabilitako heriotz metodo baten izendatzen da, honetan pertsonak hegaldian doan hegazkin batetik itsasora botatzen dira. 1976-1983 artean, Argentinako diktadura militarrean, Berrantolaketa Prozesu Nazionala zeritzon aldian zehar, etengabe erabilia izan zen. Honela, aurrez bahitu eta diktadurarentzat desatseginak ziren milaka eta milaka pertsonak arrastorik utzi gabe desagertuaraziak izan ziren.

Militarrek metodo honi "garraiotze" kode izena ipini zioten. Aurrez fusilamenduei ere kode izen berberaz deituak, bahituei hegaldiak beste atxiloketa-esparruetara garraiatzeko zirela sinistarazten zietelako.

Bahituei txertoa zelako aitzakian pentotal sodiko injekzioa ipintzen zieten, honen eraginez hegazkinetan sartu eta hegaldietan zehar lozorroan edota erdi lokarturik Río de la Platara ala itsaso barrenera botatzen zituzten.

Argentina eta Uruguaiko kostaldeetan itsasoko olatuek itzulitako gorpuak agertzen hastean, eta gorpuak hauek militarren esku desagertutako jendearenak zirela egiaztatzean, estatu terrorismo guztia agerian gelditu zen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Heriotzaren hegaldiak