Edukira joan

Heriotzaren pantaila urdin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pantaila urdina

Blue Screen of Death edo BSOD (euskaraz heriotzaren pantaila urdina edo pantaila urdina deitua) Microsoft Windows sistema eragilearen ohiko errore-mezua da. Sistema eragilea akats larri batetik berreskuratu ezin denean agertzen da.

Pantaila urdinean agertzen den mezuak kodeak non egin zuen huts adierazten du soilik, beraz, informazioa ez da nahikoa errorearen jatorria zehazteko. Errore larri mota hori lehengo aldiz Windows 1.0 bertsioan agertu zen, eta gaur egun ere Windowseko azkeneko bertsioetan ere agertzen da.

Windows-en lehen bertsioetan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Windows 1.0tik 3.0ra heriotzaren pantaila urdina

Microsoft Windows-en mezu errore honen sortzailea Steve Balmer da[1]. Steve Ballmerrek, Microsoft sistema eragileen sailean lan egiten zuenean, aldatu egin zuen errore-mezu hau, sail horretako ingeniaritzak idatzi zuten mezua gustuko ez zuelako.

Heriotzaren pantaila urdina Windows 1.0 bertsiotik agertzen da. Bertsio horretatik Windows 3.0 bertsiora, sistema eragilean errore larria gertatzen zenean, sistema eragileak pantaila urdin batean kernel eta memoria helbidearen errorearen deskribapen bat erakusten zuen.

Windows 95, 98 eta ME bertsioetan pantaila urdinaren errorea ohikoagoa da, kasu hauetan ondorioa horren larria ez den arren. Bertsio horietan erroreak aurrera jarraitzeko aukera ematen dio erabilzaileari, nahiz eta ondoren ordenagailuak arazoak ematea edo blokeatzea ohikoa izan.

Windows NT eta 2000 bertsioetan ordenagailua berrabiaraztea beharrezkoa gertatzen da.

Windows-en azkenengo bertsioetan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Windows XP, Windows Vista edo Windows 7 bertsioetan errore hau agertzen denean, erabiltzaileari ez zaio aukerarik eskaintzen errore hau kudeatu edo saihesteko. Errorearen aurrean erabiltzaileak duen aukera bakarra ordenagailua berrabiaraztea da. Sistema eragile hauetan, heriotzaren pantailaren urdina gertatzeko arrazoi ohikoena DLL artxibo bertsioak bateraezinak izatea da. Honi "DDLen infernua" esaten zaio. Windows-ek artxibo hauek memorian kargatzen ditu programak behar dituztenean, baina artxibo horiek aldatzen badira (eguneraketa bat tarteko, adibidez), bateraezintasunak agertuko dira, denbora pasa ahala ugaritzen direnak.

Windows 8 eta Windows 10an ere agertzen da pantaila urdina. Pantaila urdin honek erabiltzaileari ordenagailua berrabiarazi behar duela jakinarazten dio mezu bidez, eta emotikur triste bat agerrarazten du.

Windows XPn agertzen den errore bat da. Windows XP gelditu egiten da errore larri hau agertzen denean, eta erabiltzaileak ordenagailua berrabiarazi behar du.

Sistema eragilearen nukleoa ezin da errekuperatu

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errore mota hau agertzen da sistema eragilea errore larri batetik berreskuratu ezin denean. Ordenagailua berrabiaraztea da erabiltzaileak egin dezakeen ekintza bakarra, ondorioz egindako lan guztia galduko du. Honakoa ere gerta daiteke; disko gogorrean dagoen informazio guztia galtzea eta NTFS edo FAT 16/32 fitxategi sistema hondatzea.

Arrazoi ohikoenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • POWER OF ERROR: Sistema ondo itzaltzen ez denean, edo birus batek amatatu duenean.
  • STATUS IMAGE CHECKSUM MISMATCH: DLL artxibo bat hondatuta dago.
  • IRQL NOT LESS OR EQUAL: Kontrolatzailea hondatuta dago.
  • NTFS FILE SYSTEM: Disko gogorra hondatuta dago.
  • UNEXPECTED KERNEL MODE TRAP: RAM memoria hondatuta dago edo plaka hondatuta dago.
  • BAD POOL CALLER: Kontrolatzailea hondatuta dago.

Beste heriotzaren pantailak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Heriotzaren pantaila beltza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Heriotzaren pantaila beltza

Black Screen of Death[2] edo BlSoD (euskaraz heriotzaren pantaila beltza edo pantaila beltza) agertzen da sistema eragile batzuetan errore larri bat agertzen denean. Errore hau agertu eta gero, sistema eragilea gelditu egiten da kalte larri gehiago gerta ez daitezen.

Heriotzaren pantaila gorria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Heriotzaren pantaila gorria

Red Screen of Death[3] edo RSoD (euskaraz heriotzaren pantaila gorria edo pantaila gorria) errore mezu bat da, heriotzaren pantaila urdina baino larriagoa. Errore mezu hau Windows Vistaren bertsio batzuetan, eta Windows Vistaren beta bertsioetan ere agertzen da. Windows 98ko beta bertsioetan ere ager daiteke. PlayStation 4an ere agertzen da pantaila hau.

  • Windows 98ko aurkezpenean[4], Microsofteko aurkezleak Windows 98ko kontrolatzaile sistemari buruzko aurkezpenean inprimigailu bat instalatu zutenean, heriotzaren pantaila urdina agertu zen.
  • Toronton, "The Bay"[5] denda sailean lau egunez agertu zen heriotzaren pantaila urdina.
  • Xboxren Halo 2 bideo-jokoko eszena batean ordenagailu bat agertzen da, pantaila urdinarekin. Bideo-joko honen sortzaileek apropos ipini zuten jokoan.
  • Mac OS Leopard[6] sistema eragilean, Finder programak Windows batetiko interneteko lotura adierazteko sarean dagoen eta pantaila urdina duen Windows ordenagailu bat irudikatzen du.
  • 2008ko Pekineko Joko Olinpikoetan, su olinpikoa piztu baino lehen, heriotzaren pantalla urdina agertu zen zenbait segunduz.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Pascual, Juan Antonio. (2014-09-07). «Steve Ballmer creó la Pantalla Azul de la Muerte en Windows» ComputerHoy (Noiz kontsultatua: 2019-11-15).
  2. (Gaztelaniaz) Pantalla negra de la muerte. 2019-09-23 (Noiz kontsultatua: 2019-11-15).
  3. (Gaztelaniaz) Pantalla roja de la muerte. 2019-10-20 (Noiz kontsultatua: 2019-11-15).
  4. Bill Gates, Windows 98, Blue Screen of Death. (Noiz kontsultatua: 2019-11-15).
  5. (Ingelesez) «Biggest BSOD of All Time?» Gizmodo (Noiz kontsultatua: 2019-11-15).
  6. «Leopard BSOD Icon Continues To Amuse | Gadget Lab from Wired.com» web.archive.org 2008-08-21 (Noiz kontsultatua: 2019-11-15).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]