Edukira joan

Hermenegildo García Verde

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hermenegildo García Verde

Bizitza
JaiotzaBuenos Aires1884ko urriaren 27a
Herrialdea Espainia
 Argentina
HeriotzaSevilla1965eko apirilaren 18a (80 urte)
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria, pilotaria, igerilaria, onibar-jabea eta margolaria
Posizio edo espezialitateafutbol atezaina

Hermenegildo García Verde (Buenos Aires, 1884ko urriaren 27a-Sevilla, 1965eko apirilaren 18a) hispano-argentinar kirolari, artista eta lur-jabea izan zen.[1]

Hermenegildo García Sanz (1850-1929) indianoa aita eta Cándida Verde Delgado (1860-1932) ama izan zituen. Aita Alderdi Integristaren kidea eta Soriako filantropo nagusienetariko bat izan zen.[2] Umea zela, Hermenegildo Argentinatik Penintsulara joan zen. Bilbon bizi zen nahiz eta udak Sorian eta Derroñadasen (amaren jaioterrian) eman.

Kirolzale amorratua, 1903 eta 1910 artean Athletic Clubean jokatu zuen[3] eta, familia Madrila lekualdatu zenean, Atletico de Madrideko sortzaile, erdilari eta kapitain bilakatu zen​.[4] Pilotari eta igerilari trebea, Laguna Negra de Urbión igeri egiten zeharkatu zuen lehenengoa izan zen.[5]

Politikoki, karlista eta integrista bazen ere, José Ortega Munilla eta José Ortega y Gasset pentsalarien laguna izan zen eta haiei Patagonia erakutsi zien.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Tudela 1966, 115 orr. .
  2. Navarro Canales 1929, 95 orr. .
  3. www.athletic-club.eus. Hermenegildo García. .
  4. Tudela 1966, 116 orr. .
  5. Tudela 1966, 117 orr. .