Edukira joan

Hernia diafragmatiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hernia diafragmatiko
Deskribapena
MotaAbdomeneko paretaren hernia
diaphragm disease (en) Itzuli
Espezialitateadigestio aparatuaren medikuntza
Identifikatzaileak
GNS-10K44
GNS-9553.3
DiseasesDB31491
MedlinePlus001135
eMedicine001135
MeSHD006548
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Hernia diafragmatikoa edo diafragma-hernia sabeleko organoren bat toraxean sartzen denean gertatzen den hernia da.

Protrusio hau diafragma muskuluak dituen ahulguneetan gertatzen da, jaiotzeko malformazio baten eraginez, edo traumatismo baten ondorioz.[1]

Hernia diafragmatiko motak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herniatutako erraiak, normalean, urdaila edo kolonaren atalen bat izaten dira. Hernia diafragmatiko motak:

  • Hiato esofagikoarenak: urdailaren zati batek hestegorriak diafragma zeharkatzeko erabiltzen duen pasabidean gora egiten du. Sintoma ohikoenak bihotzerrea eta mina izaten dira.[2]
  • Jaiotzetikoak: diafragmaren atze aldean (Bochdalek-en hernia) edo aurre aldean (Morgagni-ren hernia) gerta daitezke.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2013]
  2. (Ingelesez) Roman, Sabine; Kahrilas, Peter J.. (2014-10-23). «The diagnosis and management of hiatus hernia» BMJ 349: g6154.  doi:10.1136/bmj.g6154. ISSN 1756-1833. PMID 25341679. (kontsulta data: 2024-12-01).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Medikuntza Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.