Heroon

Heroon-a (antzinako grezieraz: ἡρῷον, pluralez ἡρῷα heroa) antzinako greziarrek eta, ondoren, erromatarrek eraikitako (baita, kasu batzuetan, iberiarrek ere) heroi (erdijainko) bat gurtzeko santutegia edo eraikina zen, eta sarritan, haren ustezko hilobia edo, bertan gorpurik ez zegoenean, zenotafioa ere bazen.
Heroia gurtzea oso ohikoa zen antzinako greziarren artean. Heroiek funtsezko zeregina zuten polis grekoen gizartean, eta Magna Grezian garrantzi handiagoa zuten, heroitzat jotzen baitziren apoikia horien sortzaileak ere, oikistak.
Gurtza hori, normalean, heroonean zuen erdigunea, heroiaren gorpuzkinak, erlikiak, bertan pausgordetzen zirela uste baitzen, nahiz eta askotan hilobiak hutsik egon. Sarritan hirien barruan egoten ziren, agoran edo hiriko ateen ondoan, edo baita santutegi erlijioso handi baten barruan ere, Pelopseko heroona edo Olinpiako Altisen adibidez. Eskaintzak eta otorduak egiten ziren bertan, eta heroia, artean bizirik zegoena, eskaintza horiekin bat zetorrela uste zen. Hiri abtentzat, heroi baten "jabe" izatea hiriaren bilakaera onerako funtsezkotzat jotzen zen. Sineskeria horren ondorioz, Greziako zenbait hirik liskarrak izan zituzten heroitzat jotako hondakinen kontrola izan zela eta.[1]
Erromatarrek modelo hau kopiatu eta bere beharetara modlatu zutenean, heroum iznea eman zioten.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 (Gaztelaniaz) hipodamosarq. (2015-11-19). «El Heroon» El legado de Hipodamos (kontsulta data: 2025-07-11).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Heroon Aigai. 2015eko urtarrilaren 18an eskuratu zen.
- Sagalassos. Arkeologiaren Dig interaktiboa: Northwest Heroon. Arkeologia, 2006ko ekaina-abuztua. 2015eko urtarrilaren 18an eskuratu zen.
| Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |