Iztai-triangelu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hesselbachen triangelua» orritik birbideratua)
Iztai-triangelu
Xehetasunak
Identifikadoreak
Latineztrigonum inguinale
TAA10.1.02.433
FMA256506
Terminologia anatomikoa

Iztai-triangelua[1] edo Hesselbachen triangelua abdomenaren aurreko horman dago, iztai-hobi medialean, hain zuzen ere.[2] Iztai-lotailuak bere oinarria, abdomeneko muskulu zuzenaren alboko ertzak bere erdialdea, eta beheko arteria epigastrikoek bere alboa osatzen dute.[3]

Eskualde anatomiko horrek ahultasun handia du, ez baitu sabeleko muskulurik, soilik zeharkako faszia eta abdomeneko muskuluen txertatze-aponeurosia. Horregatik, elkarrengandik aldentzeko eta iztaiko hernia zuzenak sortzeko joera handiagoa du.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2001]
  2. (Gaztelaniaz) Schünke, Michael; Schumacher,; Rude, Jürgen; Voll, Markus; Wesker, Karl. (2015). Prometheus : texto y atlas de anatomía. (3. argitaraldia) Editorial Médica Panamericana ISBN 9788498357639. OCLC .903594214.
  3. a b (Portugesez) Drake, Richard. (2010). Gray Anatomia para Estudantes. (2. argitaraldia) Elsevier Ediora Ltda, 670 or. ISBN 978-0-443-06952-9..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Anatomia Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.