Hetairoi

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hetairoiek ("lagunak"), Alexandro Handiaren armadako elitezko zalditeria osatzen zuten. Eraso arma izateaz gain, mazedoniar jeneralaren goardia pertsonal bezala aritzen ziren. Mazedoniar falangearekin batera erabilia, honek, etsaia, bere tokian "finkatzen" zuen, eraketa defentsiboan mantenduz, eta lagunen zalditeriak, bere albotik edo atzetik erasotzen zuen. Zalditeriak, beraz, "mailu" izena jasotzen zuen estrategietan, literalki, "ingudeak" edo "falange"ak finkatutako etsaien unitateak zanpatzen baitzituen. Ohi, Alexandro zen erasoaren buru, bere zaldizkoak ziri eran eratuz.

Hetairoiak, 200 eta 300 soldadu arteko taldeetan antolatuak zeuden. Persiako kanpainan zortzi talde zeuden, Filotasek zuzenduak, horietako bat, errege taldea zelarik (Alexandroren hurbileko lagunek, noble mazedoniarren semeek eratutakoa).

Aldi berean, tropa hauek, borroka lerroaren alboak babesten zituzten guduan zehar. Hetairoiak, zaldirik hoberenen gainean zihoazen, soldaduen ipurdia eta zaldiaren bizkar artean babesik gabe edo bien tartean manta bat zutela, eta zeuden armarik hoberenak jasotzen zituzten. Bakoitzak, lantza jaurtigarri luze bat (xyston), falkata iberiarraren antzeko ezpata bat (kopis) aurrez aurreko borrokarako, larruzko halakreta, beso babesleak eta kasket bat zeramatzan. Zaldiak ere, partzialki babestuak zeuden.

Zalditeria astun bezala, hetairoiak, Alexandro Handiaren arma erabakigarria izan ziren guduan.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]