Falkata

Wikipedia, Entziklopedia askea
K. a. IV. mendeko falkata, Madrilgo museo arkeologikoan.

Falkata (latinez falcata) arma zuri mota bat da, Hispania aurre-erromatarrean jatorria duen burdinazko ezpata. Ezpata honek harreman estua du erromatarren Hispaniako konkistaren aurretik penintsulan bizi ziren herriekin. Oso erabilia izan zen iberiar eta hauekin mugakide ziren zeltiberiarren artean.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Falkata hitza ez da antzinakoa. Fernando Fulgosio espainiarrak sortu omen zuen 1872an[1], latinezko ensis falcatus esapidetik ("igitai-itxurako ezpata"). Ziur aski, falcata hitza hartu zuen, falcatus hitzaren ordez, gaztelaniaz ezpata femeninoa delako. Hitza, laster asko hedatu zen eta orain terminologia zientifikoan erabiltzen da.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere neurriak, gladiusaren oso antzekoak dira. Gutxi gora-behera, bere horriak metro erdiko luzera du. Beharbada, beranduagoko gladiusen garapenean eragin handia izan zuen, gladius hispaniensis delakoan batik bat. Azken hau, horri zuzena izan arte garatuko zen. Edozein modutan, erromatar arma laburretan izan zuen eragin hau, beharbada antena ezpatarengandik etorri daiteke. Hau ere, erromatarrak heldu aurreko Iberian oso sarri erabiltzen zen, eta zelta jatorria zuen.

Bere formari bakarrik erreparatuz, mozteko arma bezala erabiltzen zela iradokitzen du, baina, ahoaz gain, kontrahoa ere baduenez, beharbada, ezpatakada arma gisa ere erabiltzen zen.

Hispaniarren armak egiteko erabiltzen zen burdinaren kalitatea, erromatar kronistek laudoriotu zuten. Hauek, armen mozte ahalmena eta malgutasunaz harrituta geratu ziren. Izan ere, mozte ahalmena eta malgutasuna ziren arma hauek egiterako orduan bilatzen ziren ezaugarriak. Burdina, herdoiltze prozesu batetik pasarazten zen, xaflak, bi edo hiru urtez, lurpean sartuz, honela, burdinaren zati ahulenak kenduz. Orria, hiru xafla landuz eta berotan batuz egiten zen. Erdiko xaflak, eskutokirako luzapen bat izaten zuen, hau, ezpataren simetria ardatzetik albo batetara mugituta zegoena, eta zaldi edo grifo itxura zuena. Eskutokia, hezur edo bolizko kirten azalekin apaindua egoten zen, eta, animaliaren burua eta zaintza, katetxo batekin lotuta zeuden.

K. a. IV. mendeko falkata (Almedinilla, Kordobako probintzia), Madrilgo museo arkeologikoan.

Batzuetan, mozten ez zuen ahoan, orriak ildoak izaten zituen, honela, armaren pisua arintzeko. Damaskinatuan eginiko apaindura ere bazuen, aurretik orrian eginiko ebakidurak zilar hariz betez. Teknika honen adibide eder bat, Almedinillako falkata da.

Arma hauen eraginkortasunaren adierazgarri gisa, honako hau esan behar da: Erromatarrek, Iberiar Penintsulan izan zituzten lehen gudateetan, euren tropei, euren ezkutuetako ertzak burdinarekin indartzeko agindu zieten, beharbada, falkatek zuten mozte potentziari aurre egiteko, sable eta ezpata zuzenena baino askoz handiagoa zena.

Egungo aihotza, falkataren oso antzekoa da, duen formagatik, fabrikatzeko askoz errazagoa baita.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Fulgosio, Fernando (1872): "Armas y utensilios del hombre primitivo en el Museo Arqueológico Nacional", Jose Dorregarai (ed.),Museo Español de Antigüedades, Madrid, Vol. I, pp. 75-89.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]