Hidden Disabilities Sunflower

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hidden Disabilities Sunflower (euskaraz: «Ezkutuko Desgaitasunen Ekilorea») ezkutuko desgaitasunak dituzten pertsonei leku publikoetan nabigatzen eta laguntza aurkitzen laguntzeko sortutako ikurra eta izen bereko erakunde britainiarra da[1].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekimena 2016an sortu zuten Londres-Gatwick aireportuak eta ongintzazko hainbat erakundek[2]. 2019ko apirilean, London North Eastern Railway ikurra aitortu zuen lehen tren konpainia bihurtu zen. 2020ko uztailean, britainiar tren-konpainia guztiek ekilore estanpatua daukan lokarri berdea aitortu zuten bidaiariek laguntza gehiago behar dutela eta maskara eramatetik salbuetsita egon daitezkeela langileei jakinarazteko baliabide gisa[1].

Ameriketako Estatu Batuetako aireportu batzuek ere aitortzen dute ekilorearen ikurra, Tulsako aireportuak[3] eta Erdialdeko Illinoisko aireportuak[4] barne. Espainian, Málaga-Costa del Sol aireportuan erabiltzen da[5].

Ikurren banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekilore estanpatua duten lokarriak eta txapak doan lor daitezke parte hartzen duten erakundeetan edo zuzenean eros daitezke Hidden Disabilities Sunflower erakundearen webgunean. Erakundeak kritikatu du beren produktuak kostu handiz saltzea, Amazon eta eBay webguneetan barne[6].

Kritika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

COVID-19 pandemian, kezkak agertu ziren desgaitasunik gabeko pertsonek ekilorearen ikurra erabiltzen zituztelako maskararik ez eramateko. Hidden Disabilities Sunflower erakundeak ere halako erabilera kritikatu zuen, ezkutuko desgaitasun mota bat (diagnostikatua edo ez) dutela uste duten pertsonek bakarrik lokarria erabili behar dutela esanez[7].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Ingelesez) «All of Britain’s rail companies to adopt Sunflower lanyard scheme» RTM 2020-07-28 (Noiz kontsultatua: 2024-02-26).
  2. (Ingelesez) O'Donoghue, Sarinah. «Sunflower lanyards - what are they for?» BBC The Social 2021-04-08 (Noiz kontsultatua: 2021-06-28).
  3. (Ingelesez) «Hidden Disabilities Sunflower Lanyard Program Adopted at Tulsa International Airport» Aviation Pros 2020-12-16 (Noiz kontsultatua: 2024-02-26).
  4. (Ingelesez) Skaggs, Robyn Gautschy. «Central Illinois Regional Airport has a new way to help people with hidden disabilities» The Pantagraph 2021-06-18 (Noiz kontsultatua: 2021-06-28).
  5. Cayado, Nahikari. «Zer esan nahi du ekilore estanpatua daukan lokarri berdeak?» El Correo 2021-01-12 (Noiz kontsultatua: 2024-02-26).
  6. (Ingelesez) «Beware of the Sunflower counterfeits» Hidden Disabilities Sunflower 2021-01-26 (Noiz kontsultatua: 2021-06-28).
  7. (Ingelesez) Evans, Paul. «Concerns over misuse of hidden disabilities 'sunflower lanyard'» Tenby Observer 2021-01-25 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-10-12) (Noiz kontsultatua: 2024-02-26).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]