Highlander (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Highlander (filma)
Filma
Jatorrizko izena Highlander
Urtea 1986
Generoa fantasiazko filma
abenturazko filma
thrillerra
akziozko filma
zientzia-fikzio filma
Herrialdea Erresuma Batua
Ameriketako Estatu Batuak
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Iraupena 111 minutu
Kolorea koloretakoa
Grabazio lekua(k) New York, New Jersey, Londres, Hertfordshire eta Columbia Britainiarra
Narratibaren kokalekua New York eta Eskozia
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Russell Mulcahy
Gidoigilea(k) Gregory Widen
Larry Ferguson

Antzezlea(k)
Sean Connery (Juan Sánchez Villa-Lobos Ramírez)
Clancy Brown (Kurgan)
Roxanne Hart
Alan North
Jon Polito
James Cosmo
Peter Diamond
Celia Imrie
Christopher Lambert (Connor MacLeod)
Beatie Edney (Heather MacLeod)
Sheila Gish (Rachel Ellenstein)
Hugh Quarshie
Christopher Malcolm
Billy Hartman
Corinne Russell
Peter Diamond
Frank Dux
Russell Mulcahy

















Ekoizpena
Ekoizlea William N. Panzer
Konpainia ekoizlea EMI Films
Edizioa Peter Honess
Bestelako lanak
Musikagilea Michael Kamen
Argazki-zuzendaria Gerry Fisher
Jantzi-diseinatzailea James Acheson
Kanpo loturak

Highlander (euskaraz Goierritarra) 1986ko Russell Mulcahy australiar zinema zuzendariaren estatubatuar-britainiar filma bat da. Filma honetako aktore nagusiak honako hauek dira: Christopher Lambert, Sean Connery, Clancy Brown eta Roxanne Hart.

Filma Eskoziako Lur Garaietan girotua dago, hortik Highlander ("Goierritarra") izeburua. Lehenbiziko gazteluaren eszenak Eilean Donan gazteluan filmatu zirelarik. Soinu banda aldiz, Queen eta Michael Kamen musikariaren abestiek osatu zuten.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1518. urtea Eskoziako Lur Garaiak, Shiel antziraren alboan dagoen Glenfinnan herrixkan Connor MacLeod haurra jaio da. 1536an 18 urtetako Connor gaztea MacLeod (Christopher Lambert) klanarekin batera euren etsaiak diren Fraser klanaren aurka borrokatzera abiatzen dira. Fraser klanaren gizonen artean kurgan gudari izugarri bat dago (Clancy Brown), I. mendeko errusiar estepetako erraldoi hilezkorra.

Gudua hastean kurgan gudariak MacLeod klaneko gudari kopuru handia erailez bereak eta bi egiten ari da, Connor gazteak aurre baina kurgan gudariak ezpata sartuz heriotzez zaurituko du, gainera kurgan gudariak Connorri burua moztu behar dion unean MacLeod kalneko ahaideek buru-mozketa eragoztea lortuko dute. Ondorioz, MacLeod klanak gudua erabat galduko du.

Biziraun dutenak Connor jaioterrira eraman eta azken igurtzia emanen diote, baina gauez hiltzear dagoen gaztea hurrengo goizean berpizturik ikustean, Connorren senideek sorginkeri baten aurrean daudela usteko dute, honela gaztea denen artean hartu eta sorgina delakoan su eman behar diotenean, bere lehengusua den Angus MacLeodek su ematea ekidin eta MacLeod klaneko ahaideak gaztea erbesteratzeko gonbentzituko ditu. Honela, Connor gaztea bere jaioterria eta klana ukatzera derrigortua izanen da.

Connor gaztea MacDonald klaneko Glen Coe herrixkara erberteratuko da, han Heather MacDonald (Beatie Edney) neskarekin ezkonduko delarik. Egun batez, Juan Ramírez Sánchez VillaLobos (Sean Connery) espainiar zaldun hilezkorra agertu eta Connorri bere hizlezkor baldintza azaltzeaz gain, gainerako hilezkorren mundua eta haien arteko etengabeko borrokaren berri emanen dio.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aktorea Pertsonaia
Christopher Lambert Connor MacLeod / Russell Nash
Roxanne Hart Brenda Wyatt
Clancy Brown Victor Kruger
Sean Connery Juan Sánchez Villa-Lobos Ramírez
Beatie Edney Heather MacLeod
Alan North Frank Moran tenientea
Jon Polito Walter Bedsoe detektibea
Sheila Gish Rachel Ellenstein
Hugh Quarshie Sunda Kastagir
Christopher Malcolm Kirk Matunas
Peter Diamond Iman Fasil
Billy Hartman Dugal MacLeod
James Cosmo Angus MacLeod
Corinne Russell Candy
Celia Imrie Kate MacLeod

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Highlander (filma) Aldatu lotura Wikidatan