Highway to Heaven

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Highway to Heaven
Formatua naturaz gaindiko drama
Iraupena 45-48 minutu
Egilea
Protagonistak Michael Landon
Victor French
Herria  AEB
TB katea NBC
Emisioa 1984ko irailaren 19a
1989ko abuztuaren 4a
Atalak 111 atal (5 denboraldi)

Highway to Heaven (euskaraz Errepidea Zerurantz) AEBtako naturaz gaindiko drama telesail bat da. 1984ko irailaren 19tik 1989ko abuztuaren 4ra NBC katean aireratu zen. Michael Landon eta Victor French aktoreek antzeztu zuten.

Telesaila honetan gizaki guztien bizitzan noizbait eta nahi ala nahi ez agertzen diren gaiak jorratzen dira (bakardadea, gaixotasuna, atsekabea, heriotza, onespenik eza...), maiz atal bakoitzean arazoaren konponbidea jasaten duen pertsona berarengan eta ingurukoengan dago.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jonathan Smith (Michael Landon) Jainkoak gizaterian maitasuna eta errukia zabal ditzan Lurrera gizaki itxuraz bidali duen aingeru bat da. Betekizun horretan Jonathanek Mark Gordon (Victor French) polizia ohia eta adiskidearen laguntza izango du. Biak AEBetan barna bidaiatu eta mota guztietako jendea ezagutzeaz gain euren laguntza eskeini eta ongia egiten eta hedatzen saiatuko dira, eginkizun zail horretan noizbehinka "Nagusiaren" (Jaikoaren) laguntza bera ere alde izango dute, mirarien moduan.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]