Hillerød
Itxura
| Hillerød | ||
|---|---|---|
| hiria | ||
| Administrazioa | ||
| Herrialdea | ||
| Eskualdea | Danimarkako Hiriburu Eskualdea | |
| Alkatea | Kirsten Jensen | |
| Posta kodea | 3400 | |
| Geografia | ||
| Koordenatuak | 55°56′N 12°18′E / 55.93°N 12.3°E | |
![]() | ||
| Altitudea | 41 m | |
| Demografia | ||
| Biztanleria | 36.043 (2023) 12.832 (1965) 11.605 (1960) 10.840 (1955) 10.023 (1950) 8.887 (1945) 30.570 (2012) | |
| Informazio gehigarria | ||
| Hiri senidetuak | Gödöllő (en) | |
| http://hilleroed.dk/ | ||
Hillerød Seelandia irlaren iparraldean dagoen hiria da. Kopenhage Danimarkako Hiriburu Eskualdean dagoen arren Hillerød da eskualdeko hiriburua. 30.570 biztanle ditu (2012). Frederiksborg gazteluaren inguruan sortuz joan den herria da.
Paisaia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Esrum Sø lakuaren ertzean kokaturik dago Hillerød eta baso zabalek inguratzen dute, Danimarkako bigarren handiena den Gribskov basoak iparraldean eta Store Dyrehave basoak hegoaldean.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Frederiksborg gaztelua (Frederiksborg Slot): Frederik II.aren gaztelua da, Danimarkako errege familiaren egoitza izan da mendeetan zehar. Eskandinaviako gaztelu handiena da.
- Æbelholt Abadiaren hondarrak (Æbelholt Klosterruin): Iparraldeko herrialdeetako monasterio handienaren hondarrak dira. 1176. urtean fundatu zuten monje agustindar frantsesek. 1536ko Erreformaren ondoren Estatuaren menpe gelditu zen.
- Esrum Abadia (Esrum Kloster): 1151. urteko monasterio zistertarra.
- Fredensborg jauregia: XVIII mendeko jauregia, 8 kilometro ipar ekialdera dago.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kale nagusia.
- Frederiksborg gazteluko lorategiak.
- Esrum Abadia.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Danieraz) web orri ofiziala[Betiko hautsitako esteka]
