Edukira joan

Karlskrona

Koordenatuak: 56°11′32″N 15°37′51″E / 56.19221°N 15.630842°E / 56.19221; 15.630842
Wikipedia, Entziklopedia askea
Karlskrona
urban area in Sweden (en) Itzuli
Karlskronako Stortoget enparantza. Irudi gehiago
Administrazioa
Herrialdea Suedia
KonderriaBlekinge
Izen ofizialaKarlskrona
Posta kodea371 xx
Geografia
Koordenatuak56°11′32″N 15°37′51″E / 56.19221°N 15.630842°E / 56.19221; 15.630842
Map
Azalera21,72 km²
Altuera16 m
Demografia
Biztanleria36.904 (2020ko abenduaren 31)
0 (2020)
Dentsitatea17 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1680
Telefono aurrizkia0455
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakHillerød, Ólafsfjörður, Klaipėda, Gdynia eta Rostock
http://www.karlskrona.se/

Karlskrona Blekinge konderriko hiriburu eta hiri nagusia da. 2010ean 35.212 biztanle zituen. Bere hirigune barrokoagatik da ezaguna eta honetaz gain itsas-portua Gizateriaren Ondare izendatu zituen UNESCOk 1998an.

Karlskrona izenak "Karlosen koroa" esan nahi du, hiria sortu zuen Karlos IX.a Suediakoaren omenez.

Blekinge uhartediko 30 uhartetan zehar hedatzen da, handiena Trossö da. Uharte gehienak ferri bidez loturik daude.

Hiria 1680an sortu zen, Suediako Itss Armadak Stockholm utzi eta ordurarte nekazal eremua izan zen Trossö uhartean egoitza ezarri zuenean. Itsaso Baltikoan nagusi zen Suedia eta toki estrategikoa zen berau. Hiria azkar hasi zen eta 1750 urterako 10.000 biztanle bazituen. Garai hartakoak dira oraindik hirian mantentzen diren eraikin barroko gehienak. Hiriaren egitura koadrikulatua ezarri zen hasieratik eta hala jarraitzen du, ondorioz haize korronte handiengatik ere ezagutzen da Karlskrona.

Karlskronako itsas-portua1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Mota Kulturala
Irizpideak ii, iv
Erreferentzia 871
Kokalekua  Suedia
Eskualdea2 Europa / Ipar Amerika
Izen ematea 1998 (XXII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Itsas-portua hiriarekin batera ezarri zen. 1711 urtean Suediako ontziola handiena zegoen bertan, 1.100 langile zituen. Polhem dikea, ezarritako lehena, oraindik erabilgarri dago.

Hiru eliza nagusi daude hirian:

  • Federikoren eliza: 1720 eta 1744 artean eraiki zuen Nicodemus Tessin Gaztea arkitektoak. Stortorget enparantzan dago.
  • Hirutasun Santuaren eliza: 1697 eta 1709 artean eraiki zen, hau ere Tessin-en diseinuei jarraituz. Merkatu plazaren erdian kokaturik dago.
  • Karlskronako Almirante eliza: 1685 urtekoa da.

Suediako plazarik handiena da Karlskronako Stortorget enparantza eta bertan Lövmarknaden feria ospatzen da udako solstizioaren bezperan. Uztaila eta abuztuan The Sail jaialdia ere izaten da Karlskronako portuan.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]