Hiru Graziak (Lucas Cranach Zaharra)
| Hiru Graziak (Lucas Cranach Zaharra) | |
|---|---|
| Jatorria | |
| Sortzailea(k) | Lucas Cranach Zaharra |
| Sorrera-urtea | 1531 (egutegi gregorianoa) |
| Izenburua | Les trois Grâces |
| Mugimendua | German Renaissance (en) |
| Ezaugarriak | |
| Materiala(k) | olio-pintura eta panel (en) |
| Dimentsioak | 36 ( |
| Genero artistikoa | margolaritza mitologikoa eta biluzia |
| Egile-eskubideak | jabari publiko |
| Deskribapena | |
| Kokapena | |
| Lekua | Room 810 Lucas Cranach (I) |
| Bilduma | Louvreko margogintza saila |
| Inbentarioa | RF 2011-1 eta RF 2011 1 |
| Jabea | Frantziar Estatua |
| Argumentu nagusia | Kariteak |
Hiru Graziak Lucas Cranach Zaharrak 1531an egindako tenpera margolana da. Oholak tamainu txikia du, 37 zm x 24 zm. Gaur egun Parisko Louvre museoan ikus daiteke; museo horretan egon aurretik inoiz ez zen publikoan erakutsi. Gaia egileak Antzinako Greziaren mitologiatik hartu zuen eta behin baino gehiagotan margotu zuen.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Margolan honek ikuspuntu berezi bat erakusten du: berez gaia emakumearen biluztasuna erakusteko aitzakia zen baina kasu honetan, erotismoa baino gehiago, ironia gailentzen da. Dena dela, emakumearen gorputza ikuspuntu desberdinetatik erakusten du.
Louvren erosketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Louvreko museoak 2011an lau milioi euro ordaindu zuen margolana erosteko. Diru horretatik Trésor Nationalek milioi bat ordaindu zuen; erakunde horrek arte-lanak atzerrira eramatea debekatzen du eta Frantzian gelditzeko ahaleginetan laguntzen du. Beste hiru milioien parte handia crowdfunding kanpaina baten bidez eskuratu zen.
Antzeko lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artistak gaiaren inguruko beste bertsioak ere egin zituen.
- Hiru Graziak, 1530, bilduma pribatua.
- Hiru Graziak, 1535, Nelson-Atkins Museum of Art, Kansas City.