Histiozito

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Histiozitoak ehun konektiboan dauden makrofagoak dira. Gainontzeko makrofagoak aldean, histozitoak finkoak dira, ez dira ehun konektibotik mugitzen. Makrofago guztien antzera, fagozitoak dira, fagozitosia egiteko ahalmena baitute.

Histiozitoak monozito izeneko leukozitoetatik sortzen dira. Monozitoak odolaren bidez ehun desberdinetara iristen dira. Ehun konektibokoak makrofagoak bihurtzen dira aktibatzen direnean (infekzio bat harrapatzean, esaterako).

Zitoplasma eosinofilo dute, eta lisosoma ugari. Zelula mintzean opsoninentzako errezeptore espezifikoak dituzte.

Histiozitosia histiozitoen gehiegizko ugalketaren ondorioz sortzen den neoplasia gaiztoa da.