Hizkuntza estres

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hizkuntza estresa edo estres linguistikoa esaten zaio, soziolinguistika alorrean, hizkuntza edo dialekto gutxiagotu bat erabili nahi duten hiztun elebidunek jasan ohi duten tentsioari.[1]

Hizkuntza gutxiagotua edo dialekto gutxiagotua erabili nahi duen hiztun elebidunak, zenbait egoeratan, estres moduko bat sentitu ohi du. Pertsona elebidunak pertsona ezezagun baten edo ezezagun batzuen aurrean, zenbait egoeratan, hizkuntza gutxiagotua eta hizkuntza zabalduenaren artean hautatu beharko du. Hizkuntza gutxiagotua hobesteak dakarren tentsioari esaten zaio hizkuntza estresa.

Hizkuntza estresa hizkuntza gutxiagotua hobetsiko luketen hiztunek pairatzen dute hainbat egoeratan. Askotan beste estres mota batzuekin batera.
« Batzuetan, estres linguistikoari aurre egiteko indartsu sentitzen gara; beste batzuetan, aldiz, ez gara ahalegin handirik egiteko umoreko egoten, eta zuzenean erdarara jotzen dugu gatazkak saiheste aldera. Baina egoera batean zein bestean, euskaldunok beti dugu gatazka. Erdaldunekin, giro erdaldun batean euskaraz egin izanagatik; eta geure buruarekin, euskaraz egin ez izanagatik. »
Igor Odriozola. 2021-05-12an, ZUZEU orainkarian.
« Hizkuntza-asimilazioaren fasean hain aurreratuta gaude, ezen guztiz “normaltzat” jotzen baitugu hemen bizi den erdaldun baten aurrean beti erdarara pasatzea, “ez dakielako”, “erdaldun gutarra” delako, gure etxepekoa delako edo hizkuntza-estresa saihestu nahi dugulako. »
Naziogintza. "Editoriala: Mendekotasunik? Ez, eskerrik asko!" 2019/11/21

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]