Eleaniztasun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ikur elebidunak euskaraz eta frantsesez

Eleaniztasuna bi hizkuntza edo gehiago erabiltzeko gaitasuna duen pertsona eta komunitateen egoera da. Gehienetan gertatzen den egoera elebitasuna da, bi hizkuntzetan aritzeko gaitasuna dagoenean.

Elebitasun motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Elebitasun soziala gizarte batean bi hizkuntza kontaktuan daudenean gertatzen da, dela maila bertsuan nahiz desorekatuan (diglosian, hain zuzen).
  • Elebitasun pertsonala pertsona batek hizkuntza bi dakizkienean gertatzen da. Elebitasun sozialaren kasuan bezala, hiztunak kasu batzuetan gaitasun bera du eta beste batzuetan, berriz, desorekatua, hizkuntza batean bestean baino hobeto moldatzen delako. Zalantzazkoa da jakitea noiz edn norbait elebiduna. Gehienen iritziz, elebiduna izateko bietan trebatuta egon behar da eta biak tartekatu behar ditu edo oinarrizko trebetasunak izan behar ditu: hitz egin, irakurri, idatzi eta ulertu.[erreferentzia behar]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntzalaritza Artikulu hau hizkuntzalaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.