Ho Chi Minh Hiriko Arte Ederren Museoa

Koordenatuak: 10°46′10″N 106°42′00″E / 10.7694°N 106.7°E / 10.7694; 106.7
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ho Chi Minh Hiriko Arte Ederren Museoa
Kokapena
Koordenatuak10°46′10″N 106°42′00″E / 10.7694°N 106.7°E / 10.7694; 106.7
Map
Webgune ofiziala
Ikuspegi orokorra.

Ho Chi Minh Hiriko Arte Ederren Museoa Vietnamgo Ho Chi Minh Hiriaren (lehen Saigón) arte-museo nagusia da nahiz eta oso handia ez izan. Bertan jasotakoa Vietnango bigarren handiena da, lehenegoa Hanoin dagoen Vietnamgo Arte Ederren Museoa izanik. Eraikina hiriko ederrenetariko bat da.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Museoak hiru solairuko hiru eraikin biltzen ditu. Museoan eskultura, olio-, zetazko eta lakazko margolanak biltzen dira. Baita ere tradizioaren araberako estiloko lanak, esaterako Hàng Trống, Đông Hồ eta Kim Hoàng estiloetako xilografiak. Vietnamgo zeramika eta antzinako arte budistaren bilduma ere garrantzitsua da. Lehen solairuan artelanen galeria komertziala ere badago. Hirugarren solairuan herrialdeko Champa artea eta Óc Eo erlikia onenetakoen erakusketa arkeologikoak daude ikusgai.

Eraikin nagusia Rivera arkitekto frantziar batek eraiki zuen, 1929 eta 1934 artean, Hua (Hui-Bon-Hoa) familiaren txalet gisa. 1987an museoa hara eraman zuten.[1]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ho Chi Minh Hiriko Arte Ederren Museoa