Laino ganbera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hodei kamara» orritik birbideratua)
Ionizazio arrastoak laino ganberan

Laino ganbera, baita ere Wilson ganbera bezala zaguna, ionizatutako erradiazioa detektatzeko erabiltzen da. Funtsezko forma sinpleenean hertsia dagoen ganbera hau superhoztutako eta superkondentsatutako lurrinaz beteta dago. Alfa edo beta partikulak lurrinarekin kontaktuan jartzen direnean ionizatu egiten dute. Lurrina kondentsatutako puntuan dagoenez, ioioak nukleo kondentsatu bihurtzen dira eta beraien ingurunean lainoa sortzen da. Beraz, alfa eta beta partikulak pasatzen direnean, ionizatutako nukleoen aztarna laionutsuak uzten dituzte. Partikula bakoitzak aztarna desberdinak uzten dituzte, esaterako alfa partikulen aztarnak zuzen eta zabalak dira, beta partikulena (elektroiena) berriz mehe eta makurdura gehiago erakusten dute.

Argazkian ikusten den laino ganberan eremu magnetiko bertikal bat aplikatu da eta positibo eta negatiboki kargatutako partikulak aurkako norabidetan joaten dira. Partikula baten masa eta karga elektrikoaren arteko erlazioa eremu magnetiko batean barruan aztarna kizkurtuak uzten dituzte eta honetan oinarrituta, positroiaren aurkikuntza laino ganbera batekin egin zen. Hasiera batean positroien aztarna kizkurra dela eta, alderantziz mugitzen ziren elektroiak zirela pentsatu zen. Argazkian agertzen den positroia gora mugitzen doa (azpitik makurtua izanda) aztarnaren kurbadura handiagoa bai da argazkiaren azpiko partean.

Asmakuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Charles Thomson Rees Wilson (1869-1959), fisikari eskoziarrak, laino ganbera asmatu zuen. 1984an Ben Nevis bilerarako lanean zegoela Brocken espektroarekin topo egin zuen. Honetan oinarrituta hedapen ganberak egiten hasi zen lainoen formazio eta aire hezearen beste efektu optikoak aztertzeko. Zuzenean konturatu zen ganbera hauetan ioiak egon ezkero, ioien ingurunean ur ttanttak sortzen zirela (lurrina superkondentsatua dagoelako). Hau jakinda, 1911an laino ganbera hobetu bat aurkeztu zuen. Wilsonen jatorrizko ganbera barruko airea ur lurrinez saturaturik zegoen. Aire hau diafragma batekin hedatu daiteke, airea hoztuz eta ur lurrina kondentsatuz. Ionizatutako partikula bat ganberatik pasatzean, airezko partikulak ionizatu egiten ditu eta ionizatutako aire partikula hauetan ur ttanttak sortzen dira, jatorrizko ionizatutako partikularen aztarna ur ttanttak direla eta ikuskor direlarik. Wilsonek, Arthur Comptonekin batera Fisika Nobel saria lortu zuen 1927an laino ganberan egindako aurrerakuntzengatik. Ganbera hau pultsu ganbera bezala ere ezagutzen da, erabiltzeko egoerak aldakorrak direlako, hau da, partikula bakoitza pasatzen denean lurrina kondentsatu egin behar da.

Beste ganbera batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wilsonen laion ganberaren alde txarretariko bat lurrin kondentsazio denbora tarteetan neurketak egiteko ezina da; lurrina kondentsatuta dagoen arte partikula ionizatuak aztarnarik ez dute utziko. Honi ebatsi nahian, Alexander Langsdorfek 1936an difusio laino ganbera garatu zuen. Ganbera hau erradiaziotarako konstanteki sentibera da, Wilsonen ganbera ez bezala. Langsdorfen ganberaren azpiko partea izoztutako karbono dioxidoa bezain hotz edo hotzago egon behar da. Bere fase trantsizio tenperaturen diferentzia dela eta, alkohol lurrina ere erabiltzen da.

Burbuila ganbera erabili ezkero, partikula azpiatomikoen aztarna superberotutako likido batean utzitako burbuilengatik ikusten da. Burbuila ganberak fisikoki laino ganberak baino handiagoak eraiki daitezke. Betegarria laino ganberakoa baino dentsoagoa denez, energia handiagoko partikulen aztarnak detektatzeko ere erabili daiteke. Hau dela eta, burbuila ganbera 1960ak geroztik partikulak detektatzeko aukeratutako ganbera bihurtu zen, laino ganbera ordezkatuz.

Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • N. N. Das Gupta eta S. K. Ghosh, A Report on the Wilson Cloud Chamber and its Applications in Physics, 1946, Reviews of Modern Physics argitaletxea, 18. bolumena, 225-365 orrialdeak

Kanpo Loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]