Hormatartekatze

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hormatartekaturiko moja, 1868, Vinzenz Katzler

Hormatartekatzea pertsona bat espetxeratzeko modu bat da, normalean betiko, inolako irtenbiderik gabeko espazio erabat itxi batean giltzapetzea. Honek, toki oso estuetan, hilkutxa baten barnealdean adibidez, konfinamendu zigorra barne hartzen du. Exekuzio-metodo gisa erabiltzen denean, presoa bertan behera uzten dute, gosez edo deshidratazioz hiltzeko. Heriotza-zigor mota hau ez da bizirik lurperatua izatearen berdina, non heriotza itomenaren ondorioz gertatzen den. Hormatartekatzearen adibide batzuk daude exekuzio-metodo gisa, non kondenatua gosez hiltzea bilatzen duten. Antzinako Erromako Vestaren birjinak, euren kastitate botoak apurtzen bazituzten, hormatartekatu izatera kondenatuak izan zitezkeen,[1] eta antzinako Persian ongi dokumentatua dago praktika hau lapurrentzako kondena bezala,[2] baita XX. mendera arte ere. Mongolian antzeko praktikak daude, zigortua hilkutxa baten barnean utziz.[3]

Hala ere, munduko zati eta garai askotan, dela gerretan edo prozesu iraultzaileetan, dela kultura batzuetan erritual giza sakrifizioaren metodo gisa hormatartekatze-gertakari isolatuak lekukotu dituzte, baina ez ohiko tradizio gisa. Era berean, elezaharrean edo folklorean hormatartekatze-istorio ugari daude, heriotza-zigor gisa agertzen direnak. Antzinako eraikinetako hormen atzean edo gela abandonatuetan noizean behin aurkitu diren gorpuzkiak, sakrifizio-praktiken edo zigor moduen ebidentziak direla baieztatzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Dowling (2001), Vestal Virgins-Chaste keepers of the flame
  2. John Fryer (1698), p.318
  3. New Zealand Herald (1914), p.7

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]