Hortensia von Moos

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hortensia von Moos

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakHortensia von Salis
JaiotzaMaienfeld, 1659
Herrialdea Suitza
BizilekuaSalenegg Castle (en) Itzuli
HeriotzaMaienfeld1715eko uztailaren 2a (55/56 urte)
Familia
AitaGubert von Salis
AmaUrsula von Salis
Ezkontidea(k)Rudolf Gugelberg von Moos (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakmedikua

Hortensia von Moos (Maienfeld, Suitza, 1659 - ib., 1715eko uztailaren 2a) Hortensia von Salis bezala ezaguna eta oso jakintsua zen suitzar emakume bat izan zen. Hortensia jakinduria handiko emakumea zela esan dugu, izan ere, hainbat arloetako, adibidez, teknologiako eta medikuntzako eduki asko barneratu eta garatu zituen, baina ospe handiena eman ziona, emakumearen egoerari buruz egin zituen idatziak izan ziren.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hortensia, Gubert von Salisen eta bere emazte, Ursula von Salisen alaba nagusia izan zen. Maienfelden igaro zuen bere gaztaroa, bertan, tutore batek hezi zuen bitartean. Hala ere, Hortensia ez zen asetu tutore horrengandik jaso zituen jakintzekin eta beraz, bere kontura ikasten jarraitu zuen. 1682an Rudolf Gugelberg von Moosekin ezkondu zen. Gizon horrekin izan zituen seme-alabak gazte hil ziren eta senarrak ere bide berdina jarraitu zuen, izan ere, 1692an hil zan Frantziako armadaren alde borrokatu zuen gudu batean.

Maienfeld hegoaldetik ikusita (2009).

Hortensiak egin zituen ikasketa gehienak historia naturalarekin loturik egon ziren, aipatzekoa da, Johann Heinrich Heidegger eta Johann Jakob Scheuchzerrekin batera ikasi zuela. Bestalde, natura-medikuntzan jardun zuen eta urrutiko jende asko etorri zitzaion tratamendu edo sendagai eske. Askotan aipatzen da, Hortensia izan zela lehena post-mortem azterketa bat egiten, kasu horretan, hilberria zen zerbitzari bati. Maienfeldgo bere etxea ere, unibertsitate ezberdinetako zientzialarien topagune bihurtu zen.

Garrantzitsua da jakitea, bere liburuak "Aristokrazia-dama" ezizenarekin argitaratu zituela. Izan ere, liburu hauetan erlijioaren inguruko hausnarketa zein azterketa ugari egin zituen eta gainera, emakumeek, gizonek jakintzen munduan zituzten askatasun berdinak eduki behar zituztela babestu zuen.

Hortensia 56 urterekin hil zen jaio zen herri berdinean. Gaur egun, Suitzako emakumeen mugimenduaren eredu gisa hartzen da.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mr. Widmer, eds., Glaubens-Rechenschafft, ConversationsGespräche, Gebät, 2003 Archive - AFAM, Maienfeld Printed sources.
  • Mr. Anosi, Leichenpredigt für Hortensia von Salis, 1715.
  • L. von Planta, Bündner Porträts, 1979.
  • C.Nöthiger-Strahm "Hortensia von Gugelberg" in Schritte Offene ins, 2l, 1991, No. 4, 9-13.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]