Hortus deliciarum

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hortus deliciarum
Hortus Deliciarum, Die Philosophie mit den sieben freien Künsten.JPG
Jatorria
Egilea Herrad Landsbergekoa
Sorrera-urtea XII. mendea
Ezaugarriak
Hizkuntza Medieval Latin (en) Itzuli
Gertaera nabarmenak 1870eko abuztuaren 25a
suntsiketa
Hohenburg abadia Mont St. Odilen
Hiru Errege Magoak, Christian Moritz Engelhardt-ek egindako Hortus deliciarum-en erreprodukzioetako irudia, 1818.
Lanean jasotako Infernuaren irudia.

Hortus deliciarum ("Kutizien edo gozamenen lorategia" latinez) Herrad Landsbergekoak bildutako eskuizkribu irudiztatua da. Hohenburgeko abade-etxean (Vosges mendietan) egin zuten bertako mojek. Entziklopedia zen. 1167an hasi ziren lanean. Gehien batean latinez idatzita, alemanieraz idatzitako glosak jaso zituen baita ere. Lanak helburu pedagogikoa zuen, komentuan sartzen ziren gazteei irakasteko. Hau da ezagutzen den emakumeek idatzitako lehen entziklopedia. Eskuizkribua irudiztatua zen eta garai haietan ospe handia lortu zuen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1159an hasi zen Herrad ezaguna egin dion lan hau idazten abade-etxean: Hortus Deliciarum, garai hartan aztertutako zientzia guztien bilduma zen. Herraden komentuko emakumeentzako idatzi zen, gai biblikoak, moralak eta teologikoak irakasteko asmoz. 1185ean amaitu zuen. [1] Lan horretan, Herradek Bertutearen eta Bizioaren arteko borroka garatuko du, testuarekin batera, irudi biziekin. Beste artista eta idazleek ere Hortus Deliciarum-en lagundu zuten arren, Herradek bildu, idatzi eta editatu zuen gehiena. Poema eta himno asko idatzi zituen berak, eta, uste da, arte lanen gehiena ere Herraden zuzendaritzapean sortu zela.

Hortus Deliciarum-en eskuizkribua mendeetan zehar Hohenburg abadian gorde ondoren, Estrasburgoko udal liburutegira eraman zuten Frantziako Iraultzaren garaian. Han kopiatu zituen miniaturak Christian Moritz Engelhardtek eta Cottak argitaratu zituen Stuttgarten 1818an. [2] 1879 eta 1899 artean Straub eta Kellerrek testua kopiatu eta argitaratu zuten, Wilhelm Stengelek egindako hainbat ilustrazioen koloretako kopiekin batera. [3] Horrela, jatorrizko lana protestanteen seminarioaren eta Estrasburgo hiriaren liburutegiak erretzerakoan galdu zen arren [4] [5], 1870eko setioan (Frantzia eta Prusia arteko gerraren garaian), Herraden lanaren balio artistikoa eta literarioa zein izan zen igar dezakegu.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorrizko eskuizkribua 644 orrialdek osatzen zuten, 324 pergamino orrietan. [6] Lanaren gehiena latinez idatzita zegoen, eta gutxi gorabehera 1250 glosa zituen alemanez. [7] Lanak irakurketa aukera zabala erakusten du. Berezitasun nagusia testua apaintzen zuten 336 ilustrazioak dira. Horietako asko gai teologiko, filosofiko eta literarioen irudikapen sinbolikoak dira: batzuk historikoak dira; beste batzuk artistaren benetako esperientziatik sortutako eszenak irudikatzen dituzte; eta irudietako bat Herraden erlijio ahizpen erretratuen bilduma da. Irudien teknika oso miretsia izan da eta ia kasu guztietan irudimen artistikoa erakusten dute, oso arraroa zena Herraden garaikideen artean.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • J. Bowers y J. Tick ed. (1986) Women Making Music: the Western Musical Tradition, 1150-1950 "'Ful weel she soong the service dyvyne': The Cloistered Musician in the Middle Ages" by Anne Bagnall Yardley. Urbana, IL. ISBN 0-252-01470-7
  • Rosalie Green, Michael Evans, Christine Bischoff, y Michael Curschmann(ed.) (1919) The Hortus Deliciarum of Herrad of Hohenbourg (Landsberg, 1176-96): A Reconstruction. Warburg Institute/E.J. Brill
  • Nicky Losseff. "Herrad of Landsberg", Grove Music Online, ed. L. Macy, grovemusic.com.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. "Herrad von Landsberg". Oxford Art Online. (2014-09-28an kontsultatua).
  2. Christian Moritz Engelhardt-en liburuaren kopia digitala: Heidelberg University-eko liburutegian: Engelhardt, Christian Moritz (1818): Herrad von Landsperg, Aebtissin zu Hohenburg oder St. Odilien, im Elsaß, im zwölften Jahrhundert; und ihre Werk: Hortus deliciarum: ein Beytrag zur Geschichte der Wissenschaften, Literatur, Kunst, Kleidung, Waffen und Sitten des Mittelalters.
  3. Hortus deliciarum, artnet.com
  4. Organisation, bnu.fr
  5. Creation of the BNU, bnu.fr
  6. Engelhardt, Christian Moritz. Herrad von Landsperg, Aebtissin zu Hohenburg oder St. Odilien, im Elsaß, im zwölften Jahrhundert; und ihre Werk: Hortus deliciarum: ein Beytrag zur Geschichte der Wissenschaften, Literatur, Kunst, Kleidung, Waffen und Sitten des Mittelalters, digi.ub.uni-heidelberg.de, 21. or. (kontsultatua: 2019-12-06)
  7. Herrad (Landsbergeko, Hohenburgeko abade andrea). Hortus deliciarum, 1. zatia. [Studies of the Warburg Institute 36, Warburg Institute, University of London, 1979].

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]