Stuttgart

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Stuttgart

 Baden-Württemberg
Gaztelu berria eta plaza
Gaztelu berria eta plaza

Stuttgarteko armarria

Izen ofiziala Stuttgart
Herrialdea
Estatua
Eskualdea
 Alemania
 Baden-Württemberg
Stuttgart
Alkatea Wolfgang Schuster (CDU)
Koordenatuak 48°46′43″N 9°10′46″E / 48.77861°N 9.17944°E / 48.77861; 9.17944Koordenatuak: 48°46′43″N 9°10′46″E / 48.77861°N 9.17944°E / 48.77861; 9.17944
Stuttgart non dagoen adierazten duen Alemania-ko/-go/-eko mapa
Stuttgart
Eremua 207,36 km2
Posta kodea 70173–70619
Biztanleria 606.588 bizt.
Dentsitatea 2.925,29 bizt./km²
Matrikula S
http://www.stuttgart.de/

Stuttgart (suabieraz Schtugert), Baden-Württemberg (Alemania) estatuko hiriburua da, Alemaniako hego-mendebalean. 2010eko abenduan 606.588 biztanle zituen hiriak, eta Stugartten ingurune metropolitanoak 5 milioitik gora, Alemaniako laugarrena da beraz.

Izan ere, Stuttgart Alemania hego-ekialdeko industria gune nagusia da. Auto lantegiak, ingeniaritza elektrikoa eta makinagintza dira industria jarduera nagusiak. Ehungintza, garagardo, kimika, papergintza eta musika tresnagintzak ere garrantzi handia dute. Hala ere Stuttgart inguratzen duten muino eta ibarrak mahastiz estalita daude, eta honek Alemaniako ardo ekoizle nagusietakoa bihurtzen du.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriaren izena alemanezko Stutengarten hitzaren aldaera da, zeinak "behortegia" esan nahi duen. Honen adierazle da armarria ere. Bestalde Schwabenmetropole (Suabiako metropolia) ezizena ere badu, izan ere Suabiako eskualde historikoaren hiriburua baita.

Geografia eta klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Stuttgart Oihan Beltza eta Jura mendigunearen artean dago. Ibar zabal baten erdian kokaturik dago, mahastiz inguratuta, horregatik bertakoek zwischen Wald und Reben ("mahasti eta baso artean") dagoela esaten dute. Ibarreko muinorik garaiena Bernhartshöhe da, 549 metroko altuera duena, eta bertako ibai nagusia Neckar da.

Klima ozeanikoa du. Urtarrila da hilerik hotzena (batezbeste 0 °C) eta uztaila eta abuztua beroenak (20 °C-ko batezbestekoa). Württenberg baino bero eta hezeagoa denez Stuttgarter Kessel ezizena ere jaso izan du, hau da, "Stuttgarteko galdara".

Datu klimatikoak (Stuttgart)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 3 4 9 12 17 20.5 24 23 19 14 8 4 13
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -3 -3 0.5 3 7 10.5 13 12 8 5 0.5 -2 4
Pilatutako prezipitazioa (mm) 48 46 43 61 86 86 74 86 58 46 46 51 734
Iturria: [1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jakina da Neckar ibaiaren inguruan erromatarrek asentamendu bat sortu zutela K.a. I mendean, gaur egun Cannstatt auzoa dagoen lekuan. Alamanek III. mendean erromatarrak inguru honetatik kanporatu zituzten, baina badirudi asentamendurik ez zela bertan izan 950 urtean Stuttgart sortu zen arte. Hala ere, azken indusketen arabera nekazari merovingiarrak izan omen ziren bertan.

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Suabiako Liudolf dukeak bere behortegientzako toki egokia zela erabaki zuenean hasi zen hiriaren historia. X mendeko Hungariako Gerretan erabiltzeko behorrak behar zirela eta Stuttgart handituz joan zen eta bere inguruan herria sortzen hasi zen. 1.300 urtearen inguruan Württembergeko kondeak bertan ezarri ziren eta 1321erako "hiri" titulua eskuratu zuen. Germaniako Erromatar enperadoreek Württembergeko kondeak duke bihurtu zituzten 1495ean eta Stuttgart "Dukeen egoitza" bihurtu zen.

Schlossplatz, 1881ean

Aro modernoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVI. mendeko garapenari Hogeita Hamar Urteko Gerrak jarraitu zion (1618-1648), eta gero Luis XIV.a Frantziakoaren inbasioak. Inbasioek kalte handia egin zioten hiriari, baina industria iraultzak ekonomia hazkundea ekarri zuen berriz ere. XVIII mendean Ludwig Herzog Württenbergeko dukeak ilustrazioaren ideiei jarraituz beretzako hiri berri bat sortu zuen Stuttgartetik 12 kilometro iparraldera, Ludwigsburg hain zuzen ere, baina 1775ean Karl Eugen Dukeak Stuttgarten jauregi berria eraiki (Neues Schloss) eta bertara bizitzera joan zen. Stuttgartek hiriburutza berreskuratu zuen horrela.

Napoleondar Gerrek Germaniako Erromatar Inperio Santua deuseztean, Stuttgart Württenbergeko Erresumaren hiriburua bihurtu zen eta 1871ean Alemaniako Inperioa osatu zuen. Urte honetan bertan Gottlieb Daimlerrek automobila asmatu zuen Cannstadteko lantegi txiki batean eta berehala hiriko biztanleria bikoiztu egin zen, 91.000tik 176.000ra.

XX mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen Mundu Gerra bukatzean, eta Alemaniako Iraultzaren ondorioz, Dukeek alde egin behar izan zuten eta Stuttgart Württenbergeko Estatu Askeko hiriburua bihurtu zen. Hirugarren Reichak judu ugari deportatu zituzten trenez Rigara eta beste asko kontzentrazio-esparrutan sartu zituzten. Bigarren Mundu Gerran 53 bonbaketa jasan zituen eta hiriaren %68a suntsiturik gelditu zen. Frantziarrek 1945eko apirilaren 21ean eskuratu zuten erresistentziarik ia aurkitu gabe. 1948an estatubatuarren okupazio eremuan gelditu zen eta hauek Baden-Württemberg estatua eratu zuten.

Antzoki nagusia

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Stuttgart Neues Schloss inguruan antolaturik dago gaur egun. Jauregiak eta bere lorategi eta parke zabalek hiraren erdigunea osatzen dute. Lorategiei paralelo Königstrasse kaleak jarraitzen dio eta berau da alde zaharreko kale peatonal nagusia. Hona hemen inguruan dauden eraikin eta parkeen zerrenda:

  • Gaztelu berria (Neues Schloss): 1746 eta 1807 artean egindako jauregi barrokoa da. 1775ean Württenbergeko dukeen egoitza nagusia bihurtu zen. Aurrean Schlossplatz (Gazteluaren plaza) zabala dago.
  • Gaztelu zaharra (Altes Schloss): 1320eko zatiak oraindik badauden arren XV mendean berreraiki zen pizkundeko erara.
  • Stiftskirche eliza: Württenbergeko eliza ebanjeliko nagusia da. XII eta XV mendeen artean eraiki zen.
  • Neue Staatsgalerie museoa: James Stirling arkitektoak diseinatua.
  • Estatuko Antzokia (Staatstheater Stuttgart): Stuttgarteko opera jauregia da. 1912an eraiki zen eta 1984ean berriztatu.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Stuttgar batez ere autogintzagatik da ezaguna. Bertakoak dira Daimler AG (barnean Mercedes-Benz) eta Porsche enpresak. Porscheren ikurrean Stuttgarten armarria ageri da. Bestalde zientzia eta ikerketa talde ugari daude, Stuttgart izanik Alemania osoan patente gehien ateratzen dituen eskualdea.

Azkenik ardo eta garagardogintza ere garrantzitsuak dira. Württenbergeko mahastiek 11.520 hektarea estaltzen dituzte, hauetatik 400 hirian bertan. Lehenengo mahatsondoak 1108an landatu ziren eta XVII menderako jadanik Germaniako Erromatar Inperio Santuko hirugarren ekoizle handiena zen.

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriko futbol talde nagusia VfB Stuttgart da, bost Bundesliga eta Alemaniako hiru koparen irabazlea. Europako txapelketetan ere bi aldi izan da finalista, UEFA Kopan 1989an eta Errekopan 1998an.

Beste kirol batzuen artean aipatu behar futbol amerikarraren bi talde eta futbol australiarraren bat ere badaudela. Emakumezkoen boleibol taldea den CJD Feuerbach hiru aldiz izan da Alemaniako txapelduna. SV Cannstatt waterpolo taldeak ere irabazia badu Alemaniako txapelketa.

Hiritar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Stuttgart ondorengo hiriekin senidetuta dago:[2]

Stuttgarteko halaber, senidetza hitzarmen berezia-k ditu ondorengo hiriekin:[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Stuttgart Aldatu lotura Wikidatan