Hoshi (abeslaria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hoshi (abeslaria)

(2018)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMathilde Gerner
JaiotzaVersailles1996ko irailaren 14a (27 urte)
Herrialdea Frantzia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakegile abeslaria
Genero artistikoachansona
Musika instrumentuaahotsa
gitarra
pianoa
DiskoetxeaJo & Co

hoshimusic-store.com
IMDB: nm9547749 Allocine: 970716
Facebook: Hoshi.Officielle Twitter: hoshiofficial Instagram: hoshi Youtube: UCKU4atgl0FX8kf58Jf1czeQ TikTok: hoshiofficielle Spotify: 7mPT6wrOjVC4visft9qpYQ iTunes: 1208254313 Musicbrainz: b8faccf9-bdf4-455f-b161-42fac858f1f4 Discogs: 6383295 Allmusic: mn0003588722 Edit the value on Wikidata

Mathilde Gerner, ezizenez "Hoshi" (Versailles, 1996ko irailaren 14a) frantziar kantautore, abeslari eta musikari bat da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sei urte zituela pianoa jotzen hasi zen eta 15 urterekin gitarra. Orduan idatzi zituen lehenengo abestiak[1].

TransyStory musika taldean hasi zuen musikari ibilbidea. Ahotsa, teklatuak eta gitarra jotzen zituen. Taldeak "Lou" abestia grabatu zuen. Garai hartan "Jeunes Talents, c’est maintenant!" lehiaketara aurkeztu zen eta Through Isacco diskoetxeko Marc Isacco harengan fijatu zen[2]. 2012aren amaieran TransyStory taldea desegin zen.

Bakarkako bideari ekin zion, eta japoniar kulturaren zale zenez "Hoshi Hideko" ezizena hartu zuen[3], gerora Hoshi (星) soilik bihurtu zena. "Izarra" esan nahi du[1]. 2013an 16 urte zituela Frantziako The Voice saiorako aukeratua izan zen, baina bertan parte hartzeari uko egin zion, programak kantatu beharreko abestiak aukeratzea gustuko ez zuelako[4].

2017an atera zuen lehen singlea, "Comment je vais faire". 2018an lehenengo diskoa kaleratu zuen, Il suffit d'y croire, eta "Ta marinière" abestiarekin arrakasta iritsi zitzaion[5]. 2020an Victoires de la musique sarietan "oholtzako urteko errebelazioa" sarirako izendapena jaso zuen.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Il suffit d'y croire (2018)
  • Sommeil levant (2020)
  • Étoile flippante (2021)
  • Cœur Parapluie (2023)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Frantsesez) KHENG, Vincent. (2017-05-09). «INTERVIEW : Rencontre avec Hoshi» Just Music (Noiz kontsultatua: 2024-04-22).
  2. (Ingelesez) «Sqy Mag 12 - janvier 2016» calameo.com (Noiz kontsultatua: 2024-04-22).
  3. (Frantsesez) Reizak. (2014-06-11). «Les Découvertes Du Mouton -Hoshi Hideko» Error404 (Noiz kontsultatua: 2024-04-22).
  4. (Frantsesez) «The Voice : un talent tourne le dos aux auditions à l'aveugle» TV Magazine 2014-02-18 (Noiz kontsultatua: 2024-04-22).
  5. (Frantsesez) «Hoshi : La chanteuse sort enfin son premier album !» aufeminin 2018-03-30 (Noiz kontsultatua: 2024-04-22).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]