Hovik Keuchkerian

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hovik Keuchkerian
(Hovik Keuchkerian) 2022-09-02. La concejala delegada de Turismo ha visitado el rodaje de la adaptación de la exitosa novela de Juan Gómez-Jurado, Reina Roja (cropped).jpg
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakՀովիկ Կեուչկերյան
JaiotzaBeirut1972ko azaroaren 14a (49 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea eta boxeolaria

hovikkeuchkerian.com
IMDB: nm3986032 Allocine: 492952 Rottentomatoes: celebrity/hovik_keuchkerian Allmovie: p774496 Metacritic: person/hovik-keuchkerian
Facebook: Pensando-con-Hovik-Keuchkerian-Burgui-137537796357528 Edit the value on Wikidata

Hovik Keuchkerian (armenieraz: Հովիկ Կեուչկերյան; Beirut, 1972ko azaroaren 14a) espainiar boxeolari ohi, aktore eta idazlea da, armeno-libanoar jatorria duena.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Libanoko hiriburuan jaioa, 1975ean, hiru urte zituenean eta Libanoko Gerra Zibilaren ondorioz, gurasoek Espainiara emigratzea erabaki zuten.

Haurtzaroa eta nerabezaroa Alpedreten eman zituen eta aitaren jatetxean hasi zen zerbitzari lanetan. 20 urterekin Madrilera joan zen bizitzera eta 1995ean bere gimnasioa ireki zuen, HK, Hortaleza auzoan.[1]

Saskibaloian ari zela orkatilan izandako lesio baten ondorioz, Keuchkerian borroka-kirola egiten hasi zen, kick boxing hain zuzen ere. 1996an kick boxing txapelketa nazionalean garaile izan zen, eta hurrengo urtean, pisu astuneko mailan Espainiako boxeo txapelketa amateurra irabazi zuen. 1999an profesional bihurtu zen. Keuchkerian boxeoko Espainiako txapeldun izan zen 2003an pisu astunen kategorian David Blancoren aurka, 2004an Marcelo Ferreiraren aurka bere titulua berretsiz. Urte horren amaieran, erretiratu egin zen 16 garaipenekin (15 KOz) eta porrot batekin.[2]

2010ean Paramount Comedyrako Cocretas bakarrizketa grabatu ondoren, ospetsu bilakatu eta harrezkero, artista moduan lan egin du.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filma Pertsonaia Oharra(k)
2010 Lost NBEko soldadua Film laburra
2011 Tarde de fútbol Hiltzailea Film laburra
2012 El otro Andrés Film laburra
Simón Simón Film laburra
Los días no vividos Charly
Way Out Bizkarzaina Telefilma
2013 Nieulotne José Vicente Sotogrande de la Sagra
Alacrán enamorado Pedro
Mindscape Tabernaria
2014 Justi&Cia Justino
2016 Toro Antonio
Assassin's Creed Ojeda
2017 El club de los buenos infieles David
Reevolution Max Chatan
2018 The Man Who Killed Don Quixote Raúl
2019 4 latas Tocho

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Telesaila Katea/Plataforma Pertsonaia Oharra(k)
2010 - 2012 Hispania, la leyenda Antena 3 Sandro 20 atal
2013 Isabel TVE Francisco Ramírez de Madrid 4 atal
2015 El Ministerio del Tiempo El Empecinado Atal 1
The Night Manager BBC One Tabby 6 atal
2017 Snatch Crackle Carlito Blanco 2 atal
2019 - 2021 La casa de papel Netflix Santiago López "Bogotá" 26 atal
2020 Antidisturbios Movistar+ Salvador Osorio 6 atal
2023 - egun Reina Roja Prime Video Jon Gutiérrez ? atal

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]