Huaquiko gudua
Huaquiko gudua | |||
---|---|---|---|
Ameriketako Espainiar lurraldeen independentzia gerrak | |||
Guduaren antzinako mapa; iparraldean Titikaka aintzira | |||
Data | 1811ko ekainak 20 | ||
Lekua | Huaqui, Titikaka aintziratik hurbil | ||
Koordenatuak | 16°37′44″S 68°55′08″W / 16.6289°S 68.9189°W | ||
Emaitza | Espainiar erregezaleen garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Huaquiko gudua[oh 1] Argentinako Independentzia Gerrako liskar armatua izan zen. 1811ko ekainaren 20an gertatu zen, Peruko Errege Armadaren eta Rio de la Platako Probintzia Batuetakoaren artean. Antonio González Balcarce eta Juan José Castelli ziren platatar independendisten buruzagi nagusiak, eta José Manuel de Goyeneche espainiar erregezaleena. Peruko Errege Armadak garrantzi handiko garaipena erdietsi zuen.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1810eko Maiatzeko Iraultzaren ostean, Juan José Castellik Peru Garaiko espedizio laguntzailea antolatu zuen. 1810eko ekainean abiatu zen Buenos Airestik, iraultza independentista iparralderantz zabaltzeko xedearekin.[1]
Buenos Airesko gertaeren berri izan zuelarik, Peruko erregeorde José Fernando de Abascalek armada bat eratzeko agindu zion José Manuel de Goyenecheri, Peru Garaia[oh 2] iraultzaileengandik babesteko.[2]
1811ko ekainaren 20an, Peruko Erregeorderriaren mugan egin zuten topo bi armadek, Titikaka aintziraren hego-ekialdeko bazterrean. Gudua hasi orduko izua hedatu zen soldadu iraultzaileen artean, eta iheska erretiratu ziren.[1] Espedizio laguntzailearen porrotaren ondorioz, Rio de la Plata eta Peru Garaia betiko bereizirik geratu ziren.
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Otero, Pablo S.. Huaqui, historia de un brutal desengaño. laprensa.com.ar (Noiz kontsultatua: 2024-3-7).
- ↑ Malamud, Carlos D.. La consolidación de una familia de la oligarquía Arequipeña: los Goyeneche. revistas.ucm.es (Noiz kontsultatua: 2023-12-19).