Juan José Castelli

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Juan José Castelli.

Juan José Castelli (Buenos Aires, Argentina, 1764ko uztailaren 19a - 1812ko urriaren 12a) argentinar abertzalea izan zen. Charcasen Zuzenbide ikasketak egin zituen, eta Buenos Airesa itzuli zenean (1791) politika- eta ekonomia-ideia berriak zabaldu zituen. Talde iraultzaileekin bat eginez, britainiarren laguntza eskatu zuen, Espainiaren aurka borrokatzeko eta Argentinaren independentzia lortzeko. Suipachako Guduan (1810, Bolivia) ibili zen borrokan. Potosí hartu ondoren, Espainiaren aldeko buruzagi batzuk fusilatu zituen. Peruko independentziaren aldeko armadak antolatu ondoren, Huaquiko Gudua galdu zuen (1811, Peru). Buenos Airesko Juntak itzultzeko agindu zion, eta Espainiako erregearen aurka jardun zuelakoan, auzipetu egin zuten. Epaia eman aurretik hil zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Juan José Castelli Aldatu lotura Wikidatan