Artikulu hau "Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da

Ameriketako Espainiar lurraldeen independentzia gerrak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Ameriketako Espainiar lurraldeen independentzietako hainbat artelan.

Ameriketako Espainiar lurraldeen independentzia gerrak Espainiaren eta Hispanoamerikaren artean bigarrengoen independentzia lortzeko helburuarekin emandako hainbat gerra iraultzaile izan ziren. XIX. mendearen hasieran eman ziren, Frantziako Napoleondar Gerretan Espainia inbaditu eta gero. Egon da ikerketa lerro bat kriolloen independentzia grinaren inguruan, Iberiatik bereizteko gogoa zutela esaten duena[1], baina badirudi Hego Amerikako politikari gehienen buruan ez zegoela independentzia hasiera batean, eta ez zutela uste hori ekidinezina zenik[2]. Fernando VII.a Espainiakoak boterea hartu zuenean 1814an, Borboien berrezarkuntzarekin, 1812ko Espainiako Konstituzioa arbuiatu zuen. Monarkiak zein liberalek euren itsasoz-haraindiko kolonien gaineko presioa areagotu zuten, independentzia grina gehiago piztuz[3].

Gatazka biolentoak 1809an hasi ziren, bizitza laburra izan zuten bi batzar probintzialekin Chuquisaca eta Quiton, Sevillako Batzar Orokor Zentralaren aurka. 1810ean batzar probintzial berriak agertu ziren Espainiaren menpeko lurretan zehar, Batzar Orokor Zentrala frantziar inbasioaren ondorioz erori zenean. Amerikako hainbat kolonietan koroaren politika batzuen aurkako jarrera bezegon ere, "interes txikia zegoen independentzia zuzenerako; berez Espainiako Batzar Orokorraren aldeko jarrera zegoen, Frantziaren aurkako erresistentziara bultzatu zuena."[4] Hispanoamerikar batzuek uste zuten independentzia beharrezkoa zela, batez ere hasiera batean gobernuak eratu zituztenen aldetik, Frantziarekiko autonomia mantentzeko modu gisa. Hurrengo hamarkadan Espainian egondako ezegonkortasun politikoak eta Fernando VII.aren berrezarkuntza absolutistak independentzia formalerako grina piztu zuen hispanoamerikar askorengan.

Gatazka hauek gerrilla zein gerra konbentzionalak izan ziren, baita nazio askapen gerra eta gerra zibil gisa ere. Kolonien eta Espainiaren aurteko gatazka hauek Argentina eta Txiletik Mexikoraino hedatu zen estatu independiente berrien kate bat sortu zuten XIX. mendearen lehen herenean. Kuba eta Puerto Rico Espainiaren eskuetan geratu ziren 1898ko Espainia-Estatu Batuak Gerra arte. Errepublika berriek arrazan oinarritutako sailkapen eta hierarkia, kasta sistema, Inkisizioa eta nobleziaren tituluak alboratu zituzten. Esklabotza ez zen zuzenean kendu baina mende laurdenean nazio berri guztietatik desagertu zen. Kriolloak zein mestizoak izan ziren aurrerantzean gobernu gehienen buru. Kriolloek mantendu zuten egitura sozialean klase gorena, batez ere kulturalki, nahiz eta legalki hala ez zen. Mende oso batean zehar kontserbadore eta liberalen arteko gatazkak izan ziren sortu berriak ziren estatuetan, politika horiek finkatu edo atzera botatzeko.

Hispanoamerikan emandako gertakariak guztiz lotuta daude beste independentzia gerra batzuekin, adibidez Frantzian emandako Haitiko Iraultza edo Brasilen independentziarekin. Azken honek hasiera antzekoa izan zuen, biak Iberiar Penintsularen inbasio frantziarrarekin lotuta baitaude. Pizkundean emandako giroan eman ziren gerra hauek, Atlantikoko Iraultzak sortu zituen mugimendu filosofiko bera.

Testuinguru historikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrazoi askok sortu zuten Espainiako inperio kolonialaren ahultzea. Besteak beste, ekonomia sistema monopolista, monarkia absolutua eta udal erakundeen jarrera izan ziren arrazoiak. Nekazaritzak eta abere hazkuntzak aurrera egiteko Espainiaren monopoliotik askatu behar zuten.

Bestetik, liberalismo ekonomikoak ezin zuen aurrera egin sistema kolonialaren barnean, oztopoa besterik ez baitzen hura. Burujabetasuna lortzeko nahia gizarteko goi maila eta erdi mailetan zabaldu zen. Espainiako gertakizunak ere eragin handia izan zuten. Napoleonen erasoak eta haren ondorioko arazo politikoek sistema koloniala apaldu zuten. Espainiak ezin izan zien aurre egin kolonietako matxinadei.

Instituzio berrien sorrera: 1808-1810[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Borboien leinuaren gainbehera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiar iraultza instituzionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erantzuna hispanoamerikan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Independentzia gerrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiar lurraldeen independentziak.

Independentziaren aldeko lehen adierazpenak XVIII. mendean zehar gertatu ziren: Paraguaiko komuneroen matxinada (1717-1735) eta Nueva Granadakoena (1781-1782); Tupac Amarutarrena (1780-1781). 1809tik aurrera biltzarrak eratu ziren kolonietan. Lehenbizikoak Perun izan ziren, eta gero Caracas, Buenos Aires, Bogota eta Txileko Santiagora zabaldu ziren (1810).

Gerra 1811n hasi zen, Platako herrialdeetan eta Nueva Granadakoetan. 1816tik aurrera lurralde guztietara zabaldu ziren independentziaren aldeko gatazkak. San Martinek hegoaldean hasi zituen guduak eta Bolibarek iparraldean. Tucumango (Mexiko) Batzar Nagusian independentziaren aldarrikapena egin ondoren (1816ko uztailean), San Martinen osteek Andeak mendiak gurutzatu zituzten; Chacabukon (1817) eta Maipon (1818) irabazi ondoren, Txile askatu zuten.

Gero Perura abiatu zen San Martin, eta Liman sartu zen (1821). Venezuelan Bolibarrek 1819. urtean Andeak mendiak igaro eta Boyacáko osteak menderatu zituen (1819ko abuztua). Bogotan sartu eta Nueva Granadaren independentzia lortu zuen.

1822an Ekuadorreko errepublika askatu zuen, Sucreren laguntzarekin. Gerraren azken aldian Bolibar eta Sucre izan ziren gidari. Mexikoren eta Erdiko Ameriketako herrialdeen independentziak ez zuen zerikusirik izan Hego Ameriketako lurraldekoenarekin. 1811ko eta 1815eko matxinadek porrot egin zuten hegoaldean.

1821ean Agustin de Iturbidek lortu zuen Mexikoren burujabetza. Erdiko Ameriketan lehenengo gatazkak 1811n hasi ziren eta 1824an Erdiko Ameriketako Probintzia Batuetatik banandu zen Mexiko. 1839an Probintzia Batuak elkarrengandik banandu ziren eta estatu berriak sortu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Bakewell, Peter; Brading, D. A. (1992-06) «The First America: The Spanish Monarchy, Creole Patriots, and the Liberal State 1492-1867.» The American Historical Review (3): 966 doi:10.2307/2164979 ISSN 0002-8762 . Noiz kontsultatua: 2019-06-03.
  2. Hamnett, Brian R. 1942- Verfasser. The end of Iberian rule on the American continent, 1770-1830 ISBN 9781107174641 PMC 993018784 . Noiz kontsultatua: 2019-06-03.
  3. (Ingelesez) Anna, Timothy E. (2018-06-01) «Brian R. Hamnett. The End of Iberian Rule on the American Continent, 1770–1830.» The American Historical Review (3): 985–986 doi:10.1093/ahr/123.3.985 ISSN 0002-8762 . Noiz kontsultatua: 2019-06-03.
  4. Bushnell, David «The Independence of Spanish South America» The Independence of Latin America (Cambridge University Press): 93–154 ISBN 9780511626043 . Noiz kontsultatua: 2019-06-03.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ameriketako Espainiar lurraldeen independentzia gerrak Aldatu lotura Wikidatan