Hudud al-Alam

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hudud al-Alam
Jatorria
Egilea(k)ezezaguna
Argitaratze-data982
Ezaugarriak
Hizkuntzapersiera

Hudud al-Alam (arabieraz: حدود العالم‎, (euskaraz "Munduaren mugak") X. mendean persieraz egile ezezagun batek idatzitako geografia-tratatua da. Egilea egungo Afganistango Jowzjan probintziakoa zen. 982. urtean bukatuta, Farighunid dinastiako Abu l-Harith Muhammad bin ʿ Abd-Allah-i eskainita dago. Hudud al-'Alam obra zabalago baten barruan dago jasota.[1]

Izenburu osoa hauxe da: حدود العالم من المشرق الی المغرب (Ḥudūd al-ʿĀlam min al-Mashriq ilá l-Maghrib, lit. "Munduaren mugak ekialdetik mendebaldera").

Edukia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hudud al- 'Alam-ek mundu ezagunari buruzko informazioa du. Egileak hainbat herrialderi buruz hitz egiten du, gai desberdinak aipatuz: pertsonak, hizkuntzak, arropa, janaria, erlijioa, tokiko produktuak, herriak eta hiriak, ibaiak, itsasoak, lakuak, uharteak, estepak, basamortuak, topografia, politika eta dinastiak, eta merkataritza. Jendea bizi den mundua Asian, Europan eta "Libian" (hau da, Afrikan) banatzen da. Egileak 45 herrialde azaldu zituen, ekuatorearen iparraldean.[2]

Egileak ez zituen inoiz herrialde horiek pertsonalki bisitatu; aitzitik, aurreko lanek inspiratu eta gidatu zuten.

Aurkikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alexander Tumansky errusiar orientalistak eskuizkribu bat aurkitu zuen, testu honen kopia ezagun bakarra 1892an, Bukharan.[3] Argitalpen faksimilea, sarrera eta aurkibidearekin, W. Bartholdek argitaratu zuen 1930ean, V. Minorsky-k 1937an egin zuen erabat iruzkindutako eta ingelesera itzulitako edizioa, eta M. Sotudek 1961ean persieraz inprimatutako testu bat zabaldu zuen.[4][5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]