Hugin
Hugin | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 2003 |
Azken bertsioa | 2023.0.0 |
Ezaugarriak | |
Programazio-lengoaia | C++ eta C |
Irakur dezake | Linux, Microsoft Windows, MacOS X eta FreeBSD |
GUI tresnak | wxWidgets (en) eta GTK |
Egile-eskubideak | copyrightduna |
Lizentzia | GPLv2 |
Euskaraz | |
Euskaraz | bai |
http://hugin.sourceforge.net/ | |
Iturri-kodea | http://sourceforge.net/p/hugin/hugin/ci/default/tree/ eta http://hg.code.sf.net/p/hugin/hugin |
Hugin hainbat irudiz osaturiko panoramak egiteko aplikazio librea da. Plataforma-anitza da eta Panorama Tools izeneko erremintarako interfaze grafikoa da. Panoramak egiteko, leku beraren zenbait argazki partzialki gainjarri erabiltzen dira eta zenbait kontrol puntuz baliatzen da irudiak lerrokatu eta transformatzeko; era honetan, irudiek irudi handiagoa osatzen dute. Kontrol puntu hauek era sinple (askotan automatikoan) sortzen dira, irudi optimizazioarekin gertatzen den moduan, hasiberrientzak tresna erraza bihurtzeko asmoarekin. Gainera, uneoro irudiaren egoera ikusi daiteke aurreikuspen baten bitartez. Aurreikuspena egokia denean, irudiak guztiz itsatsi daitezke, panorama sortu eta irudi formatu estandar batean gordetzea ahalbidetuz.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Irudi gainjarriak konbinatu, irudi panoramikoa sortzeko
- Nibelazio arazoak dituzten irudi panoramikoak zuzendu
- Irudi eta argazki kopuru handiko mosaikoak osatu
- Kontrol puntuak eta parametroen optimizazioa, morroi automatikoak erabiliz
- Hainbat proiekziotako irteerak
- Zuzenketa fotometriko aurreratuak egin
Adibideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hona hemen Hugin erabilita eginiko zenbait panorama: