Hugo I.a Ziprekoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hugo I.a Ziprekoa

Bizitza
Jaiotza1193
HeriotzaTripoli1218ko urtarrilaren 10a (24/25 urte)
Hobiratze lekuaTripoli
Familia
AitaAmalariko II.a Jerusalemgoa
AmaEschive d'Ibelin
Ezkontidea(k)Alice of Champagne (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaHouse of Lusignan (en) Itzuli
Jarduerak
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakBosgarren Gurutzada

Hugo I.a (frantsesez: Hugues; grezieraz: Ούγος; 1194/1195Tripoli, 1218ko urtarrilaren 10a) Zipreko erregea izan zen 1205etik 1218ra.

Amalariko II.a Jerusalemgoa eta Eschiva Ibelingoaren semea izan zen. 1205ean bere aita hil zenean, Zipreko bigarren errege bihurtu zen. Hugo oraindik adingabea zenez, Walter Montbéliardekoa koinatua arduratu zen erregeordetzaz. Adin nagusitasunera iristean, Hugok erregeordetzaren kontuak eskatu zizkion Walterri eta dirua itzultzeko eskatu zion.

Ospitaleko Zaldune mesede egin zien eta zerga jakin batzuetatik salbuetsi zituen. 1217an Bosgarren Gurutzadan parte hartu zuen Andres II.a Hungariakoarekin batera, Eta lur musulmanei eraso zien Galilean. Itzuli zenean Tripolin gelditu zen bere arreba Melisendaren ezkontzara joateko, baina gaixotu eta han hil zen.

1210ean Alizia Xanpainakoarekin ezkondu zen eta hiru seme-alaba izan zituzten, tartean Henrike I.a Ziprekoa.