Iñaki Mozos

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iñaki Mozos
Bizitza
JaiotzaBergara, 1955 (68/69 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea, filologoa eta irakaslea
Enplegatzailea(k)HABE

Inguma: inaki-mozos-mujika

Iñaki Mozos Muxika (Bergara, 1955) gipuzkoar irakaslea, idazlea eta ikertzailea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1979ko azaroan, Javier Rupérez UCDko kidearen bahiketa zela eta, sarekada handi bat izan zen Euskal Herriko hainbat herritan. Iñaki Mozos, beste batzuekin batera, atxilotu eta Madrilera eraman zituzten. Han, Antonio González Pacheco (Billy el niño) polizia ospetsuak torturatu zuen. Ondoren, kartzelan sartu zituzten. Handik aste batzutara askatu egin zituzten.[1]

HABEko irakaslea izan zen. Doktoreago tesia Euskal Herriko Unibertsitatean egin zuen. Donostian bizi da.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saiakerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ihauteria euskal literaturan. Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1986.[2][3]
  • Jean de Parisen trageria: Eskuizkribuen azterketa eta iturriaren moldamoduak. Doctoral thesis, Universidad del País Vasco-Euskal Herriko Unibertsitatea, 1995.[4]

Beste egileen edizioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jakes Oihenarte: Phantzart : ihauteetako tragikomeria, Iñaki Mozosen edizioa, 1982. ISBN: 84-300-6902-X.

Artikuluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • "Las pastorales", Los Escritores : hitos de la literatura clásica euskerica, Gasteiz: Sancho el Sabio Fundazioa, 1996, 51-82.
  • "El carnaval en el teatro vasco", Revista de lenguas y literaturas catalana, gallega y vasca, 4, 1994, 105-124 or.
  • "Pastoral zaharren inguruan", EGAN: Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Boletinaren Euskarazko Gehigarria, 2 zbk, 1993, 85-94 or.
  • "Euskal antzerti folklorikoa Europako herri tradizioen adierazpen bezala", XI Congreso de Estudios Vascos: nuevas formulaciones culturales: Kultur antolabide berriak: Euskal Herria eta Europa, Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1992, 435-437 or.
  • "El teatro antiguo de Zuberoa en la historiografía de la literatura vasca", Congreso de literatura: hacia la literatura vasca: II. Euskal mundu-biltzarra, Madril: Castalia, 1989, 555-560 or.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]