Jakes Oihenart
Jakes Oihenart | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Uhartehiri, |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak |
Jakes Oihenart (Izengoitia: Larrondo) Nafarroa Behereko pastoralgilea (Uhartehiri, XIX. m.). 1848an, Larribarren antzeztu zen Kaniko eta Belxitina izeneko pastoral komikoa, antzezteko prestatu zuen. Ez dago jakiterik pastoralik idatzi ote zuen, baina bera errejenta zela antzeztu ziren Roland (1827, 1849), Aymonen lau semeak (1851), Santa Helena (1854), eta Phantzart (1852) izeneko pastoralak. 1971n, Gabriel Arestik prestatuta, Kaniko eta Belxitinaren argitalpen berria egin zen; eta, 1982an, Iñaki Mozosek prestatuta, Phantzart inauteriko tragikomediarena.[1][2]
Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Jakes Oihenart: Phantzart : ihauteetako tragikomeria, Iñaki Mozosen edizioa, 1982. ISBN: 84-300-6902-X.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.