Iñigo Arrasate

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iñigo Arrasate

Bizitza
JaiotzaLekeitio1971ko urtarrilaren 6a (53 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, musikaria, idazlea eta musikagilea
KidetzaTxapelpunk
MCD
Etsaiak
Ume Gaiztuak

Iñigo Arrasate Lauzirika, Iñigito Txapelpunk izen artistikoarekin ezaguna (Lekeitio, Bizkaia, 1971ko urtarrilaren 6a) bizkaitar musikaria da.

Musika ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1986 urtean, 15 urte zituela, bigarren eskuko baxu bat erosi zuen, eta ordutik ibilbide musikal luzea izan du.

Askatu izeneko musika taldean hasi zen jotzen eta 1986an Etsaiak taldean sartu zen.

1999an Txapelpunk taldea sortu zuen eta 2013tik 2015ra bitartean MCD taldeko partaide izan zen.[1]

Autore, konposatzaile, musikari eta abeslaria izan da bere musika ibilbidean zehar.

2021etik Gookapi Iratxoen kantu sekretuak izeneko proiektuan umeentzako kantuak konposatzen ditu.[2]

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018 "DantzanGo!" . ETB 1[3]

2022 "Tupper Club". ETB 2[4]

2022 "Esta es una noche de Rock & Roll". ETB 2[5]

Literatur ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018an umeentzako ipuinak idazten hasi zen eta "Ipuin Harrigarriak" izeneko bilduma hasi zuen Txalaparta argitaletxearekin. Bilduma honetako ipuinez gain, osagarri diren kantak sortu ditu.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «-Txapelpunk- Iñigo Arrasate Lauzirika-(r)en liburuak. Biografia eta bibliografia» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-19).
  2. «Íñigo Arrasate» gcloyola.com (Noiz kontsultatua: 2023-03-19).
  3. «Iñigito Txapelpunk, 'ingeleseraz' kantatzen, Bamboo taldearen dantzaldian» EITB (Noiz kontsultatua: 2023-03-19).
  4. (Gaztelaniaz) «Iñigito Txapelpunk nos confiesa que lo más punk que ha hecho en su vida ha sido ¡ser monaguillo!» EITB 2022-08-15 (Noiz kontsultatua: 2023-03-19).
  5. (Gaztelaniaz) «La banda e Iñigito Txapelpunk: Esta es una noche de rock and roll» EITB 2022-12-24 (Noiz kontsultatua: 2023-03-19).
  6. «Iñigo Arrasate Lauzirika - Euskal idazleen elkartea» idazleak.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-19).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]