IGMP

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sare eta teknologia protokoloak*
Aplikazio geruza DNS, FTP, HTTP, IMAP, IRC, NFS, NNTP, NTP, POP3, SMB/CIFS, SMTP, SNMP, SSH, Telnet, SIP, gehiago
Aurkezpen geruza ASN.1, MIME, SSL/TLS, XML, gehiago
Saio geruza NetBIOS, gehiago
Garraio geruza SCTP, SPX, TCP, UDP, gehiago
Sare geruza AppleTalk, IP, IPX, NetBEUI, X.25, gehiago
Lotura geruza ATM, Ethernet, Frame Relay, HDLC, PPP, Token Ring, Wi-Fi, STP, gehiago
Geruza fisikoa Kable ardazkide, Zuntz optiko, Pare kordatu, Mikrouhin-sarea, Irrati bidezko sarea, RS-232, gehiago
*OSI ereduaren arabera

IGMP Internet Group Management Protocol-en siglak dira. Makina batek eta berak atzigarria duen eta multicast bideratzea onartzen duen bideratzailearen arteko protokoloa da, makinak talde helburuanitzetan duen partehartzea jakinarazteko. Talderako sarrera hartzaileak kontrolatzen du, igorleak ez dakielarik zeintzuk diren ezta zenbat diren hartzaileak.

IGMP mezuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

membership_query
Bideratzaileak berari lotuta dauden makina guztiei bidaltzen dien galdera da, talde helburuanitzean parte hartu nahi duen jakiteko. Mezu hau periodikoki bidaltzen da.
membership_report
membership_query mezuari erantzuteko makinak bideratzaileari bidaltzen dion mezua, multicast talde batean sartzen denean. Galderari itxaron gabe ere bidali dezake makinak mezu hau, talde batean sartzean. Sarean mota honetako mezu-kopurua gutxitzeko, konputagailu batek mezua bidaltzen du sartuta dagoen talde bakoitzeko, baina bi mezuen artean denbora-tarte bat uzten du. Konputagailuak antzematen badu dagoeneko bere sareko beste konputagailu batek bidali duela bere talderako membership_report mezua, berak ez du beste bat bidaliko. Horrela sareko askoz konputagailu gehiago egon arren talde helburuanitzean, IGMP trafikoa ez da hainbeste handitzen.
membership_leave
Makinak taldea uztean bidaltzen duen mezua. Hautazkoa da hau erabiltzea, bideratzaileak periodikoki galderak egiten baititu, eta makina taldetik kanpora dagoela kontsideratuko du erantzunik jasotzen ez badu.

IGMP prozedurak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldean sartzea
  • Taldean sartu nahi duen konputagailuak membership_report mezu bat bidaltzen du.
  • Bere sare lokaleko nodo helburuanitz guztiak jabetuko dira mezu horretaz, egongo den m-bideratzailea barne.
  • M-biderataileak gordeko du talde horren helbidea, eta bere alboko m-bideratzaileei talde horretan interesa duela jakinaraziko die.
Taldea eguneratzea
  • Sare lokal baten m-bideratzaileak periodikoki bidaliko du membership_query mezu bat, edozein konputagailuek erantzun dezaten.
  • Erantzunik ez dagoenean, m-bideratzaileak utziko dio bere alboko m-bideratzaileari talde horren datagramak eskatzeari.
Taldea uztea
  • membership_leave mezu bat bidaltzen du makinak, edo
  • makinak ez dio erantzuten periodikoki bidaltzen den membership_query galderari.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

J. Kurose, K.W. Ross, Computer Networks, 3rd ed.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • RFC 3376 - "Internet Group Management Protocol, Version 3"