ISEK

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gela bat norberarena edukitzea zein inportante den Virginia Woolfek ere bazekien.

ISEK, indize sozio-ekonomiko eta kulturalaren siglak dira. PISA txostena sortzeko prozesuan indize horri (Ingelesez) ESCS (Economic, Social and Cultural Status) deitzen diote. Ikasleek eta haien familiek testuinguru-galdetegietan emandako erantzun batzuk oinarri hartuta kalkulatzen da. Erantzun horiek subjektiboak dira, eta, beraz, informazioa biltzeko tresnaren ondoriozko errore-osagai bat agian handia dago. Beraz, ISEKek ikasleen gizarte- eta familia-testuinguruari buruzko informazioa laburbiltzen du, eta honako datu hauen arabera egiten da:

  • Amaren eta aitaren ikasketa-maila (bietatik altuena hartzen da baliotzat).
  • Amaren eta aitaren lanbidea (bien maila handieneko balioa esleitzen da).
  • Etxeko baliabideen maila (adibidez, PIRLS-TIMSS aplikazioan, ea etxean ordenagailurik dagoen, ikaslearen norberaren erabilerarako mahaigaina edo mahaia, ikaslearen norberaren liburuak eta koadernoak, norberaren gela (eta ez partekatua), Interneterako konexioa, CD edo DVD irakurgailua, telefono adimendun...

Korrelazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behin eta berriro ikusi ohi da, datu asko modu estatistikoetan jorratzen direnean, korrelazioa egoten dela, nolabaiteko lotura dagoela, ISEK altua eta hezkuntzako ebaluazio emaitza akademiko onak ateratzearen artean, ISEK baxua eta ebaluazio emaitza akademiko kaxkarrak ateratzearen artean. Nolabaiteko lotura antzeman izan da, behin eta berriro, ISEK eta emaitza akademikoen artean, estatistikan korrelazio deritzoten lotura.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «ISEC | Análisis de resultados: contexto social, económico y cultural; otros factores» formacion.intef.es (Noiz kontsultatua: 2022-03-05).
  2. Adibidez hementxe: «Txosten exekutiboa. LH 4. maila - ISEI - IVEI» isei-ivei.hezkuntza.net (Noiz kontsultatua: 2022-03-05).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]