Ibaietako San Martin tenplua

Koordenatuak: 43°17′06″N 2°08′46″W / 43.28491°N 2.14615°W / 43.28491; -2.14615
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ibañetako San Martin tenplua» orritik birbideratua)
Ibaietako San Martin tenplua
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Kostaldeko Donejakue bidea Kostaldeko Donejakue bidea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaZarautz
Koordenatuak43°17′06″N 2°08′46″W / 43.28491°N 2.14615°W / 43.28491; -2.14615
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVI. mendea
Ondarea
EJren ondarea56

Ibaietako San Martin tenplua[1] (erregistro batzuetan, Ibañetako San Martin gisa[2] edo Ibaetako San Martin izenarekin agertzen da[3]) Zarauzko baseliza txiki bat da, Donejakue bideari lotuta[4].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1520an jada existitzen zela badakigu, eta garai horretan "zaharra" deitzen zutela ere[3]. XVI. mendean Ibayeta, Ibaeta edo Ibaita familiarena zen; eurena zen ere erantzukina 12 meza ordaindu eta serora izendatzeko. 1643an pleitoa egon zen baldintza horiek ez betetzeagatik[1].

Lehen Karlistaldian karlistek kuartel gisa erabili zuten, eta sakonki hondatu zen[1]. 1983an berriro konpondu zuten, San Martin, San Roke eta Santa Katalinaren irudiak zituen erretaula kenduz[3].

San Martin santuaren egunean, baratxuria, artoa, babarruna eta bestelako haziak bedeinkatzen dira[1].

Eraikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekialdera begira dagoen baseliza bat da, tamaina txikikoa. Egurrezko bilbadurak ditu eta arku-formako ataria. Bao txikiak ditu, eta horregatik oso iluna da barrutik. Absidearen aldean banku jarraitu bat dago, harrizkoa. Hiru karga-zutabe ditu[1].

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barruan gotzain jantzitako San Martinen eskultura bat dago, XVIII. mendekoa. Eusko Jaurlaritzan ondare babesa eman zion, Donejakue bidearen baitan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e «Zarautz Historikoa ~ Ibaietako San Martin [Baseliza | Zarautz - Gipuzkoa»] www.gurezarautz.net (Noiz kontsultatua: 2019-09-04).
  2. «Ibañetako San Martin tenplua. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-04).
  3. a b c «Zarautz: Ermita de San Martin de Ibaeta - Guía de Ocio de Gipuzkoa - Gipuzkoako Aisialdi Gida» www.kulturweb.com (Noiz kontsultatua: 2019-09-04).
  4. «SANTIAGOKO BIDEA. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-04).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]