Ibaialde Arraun Elkartea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ibaialde Arraun Elkartea
Sorrera 1998
Herria Euskal Herria Angelu, (Lapurdi)
Lehendakaria ?
Entrenatzailea ?
Patroia(k) ?
Kolorea(k)           laranja eta berdea
Trainerua      Indianoak
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
0 TKE Liga
0 Espainiako Txapelketa
0 Euskadiko Txapelketa
2019: Kontxa ez
2019: Liga ez
Webgunea www.facebook.com

Ibaialde Arraun Elkartea Angeluko arraun taldea da. Gaur egun ABE Traineruen Ligan ari da baina tosta finkoan, mota guztietako kategorian hartzen du parte: bateletan, trainerilletan eta traineruetan. Bestalde Lapurdiko Arraun Taldea osatu du probintziako beste arraun taldeekin batera.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibaialde Elkartea bera 1980 urtean sortu bazen ere, arraunketaren atala 1998an eratu zen Zarautz eta Ur Joko taldeen laguntzarekin.

2003an Indianoak proiektua egin zuten. Ibaialdeko arraunlariek XVI. mendeko arbasoen bidea hartuz Saint-Laurent ibaian nabigatu zuten 500 kilometroko distantzia betez. Hiru astez Trois-Pistoles-etik Sept-Iles-era joan ziren XX.mendeko zurezko traineru batekin eta amaieran Trois-Pistoles-eko Abentura Parke Euskaldunari eskaini zioten trainerua. 2013an proiektua errepikatu zuten.

2017 denboraldirako, Lapurdiko Arraun Taldearen sorreran parte hartu zuen, Donibane Lohizuneko Ur Joko arraun taldearekin batera, Iparraldeko arraunlariak traineru batean bateratuta lehiatzeko bidea izan zezaten.

Antolaturiko estropadak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ABE Traineruen Ligarako estropadak antolatzen ditu.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]