Zarautz Arraun Elkartea
| Zarautz Arraun Elkartea | |
|---|---|
| Sorrera | 1983 |
| Herria | |
| Lehendakaria | |
| Entrenatzailea | |
| Patroia(k) | |
| Kolorea(k) | urdina eta zuria |
| Trainerua | Enbata |
| Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 TKE Liga 1 KAE 1 Liga 1 KAE 2 Liga 0 Espainiako Txapelketa 0 Euskadiko Txapelketa 1 Gipuzkoako Txapelketa |
| 2025: Kontxa | ez |
| 2025 | 3.a (KAE 1 Liga) |
| Webgunea | www.facebook.com/enbata.zae/ |


Zarautz Arraun Elkartea (ZAE) Zarauzko (Gipuzkoa) arraun taldea da, 1983an sortua[1]. Inmobiliaria de Orio eta Zarauzko Udala dira taldearen babesleak. Traineruez gain, batel eta trainerilla txapelketetan parte hartzen du.
TKE Ligan hainbat denboralditan aritu izan da eta urterik onenak 2006 eta 2007an izan zituen, bietan ere Kontxako Banderan laugarren postua eskuratuz. Zarauzko Ikurrina antolatzen du, arraun denboraldiko garrantzitsuenetakoa, bi jardunalditara jokatzen baita. Emakumezkoen Traineru Liga Zarautzen amaitzen da eta Ligako txapeldunak han bertan jasotzen du garaikurra.
Uniformea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taldearen trainerua Enbata da[2], eta kolore urdina erabiltzen du. 90. hamarkadan Zarauztarra izeneko trainerua ere erabili zuen.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kluba sortu aurretik
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1761eko maiatzaren 2an Zarauzko eta Getariako txalupa banak estropada jokatu zuten. Irteera Mollarri uharteko muturrean zuen eta helmuga Donostiako moilan. 11 lagunek osatu zituzten txalupak eta irabazleak, 100 ezkutuko saria jasoko zuen galtzailearen eskutik. Ez da ordea irabazlea zein izan zen ezagutzen.[3]
Zarauzko traineruak lehian aritu izan ziren 1910. hamarkadan Kontxako Banderan, bai eta Zarautzen bertan aristokraziarentzako antolaturiko frogatan ere. 1916an hartu zuen lehenengo aldiz parte Kontxako banderan eta laugarren postua eskuratu zuen[4]. Bi urte beranduago bigarrenak izan ziren baina ez zuten bandera herrira eraman, zigortu egin baitzuten Donostiaren trainerua jotzeagatik. 50. hamarkadan ere aritu zen Kontxan emaitza aipagarririk lortu ez zuen arren. Kluba sortu aurreko azken parte hartzea 1961ekoa izan zen.
Elkartearen hasierako urteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elkartea 1983an sortu zen eta 1986an izan zuen lehenengo denboraldia traineruetan. 1991ean Kontxako Banderara sailkatzea lortu zuen, sailkapen estropadan zortzigarren gelditu arren Yola taldea (Koxtape B) kanporatua izan baitzen[5]. 90. hamarkadan urtero atera izan du trainerua, nahiz eta urte batzuetan arraunlari eskasia zela eta beste elkarteekin bat egin beharra izan, Oriorekin 1993an Orio B osatuz eta Getariarekin 1995ean.
1996an Euskal Ligan sartzea lortu zuen. 11. izan zen baina bere historiako lehenengo banderak irabazi zituen (Karmen Donostian, Koxtaperena Pasaian eta Zumaiakoa). 1997an 9. postua lortu zuen Ligan eta 1998an zazpigarrena izan zen. 1999an Euskal B Ligan aritu zen eta bertan bigarren egin zuen liga hartakoak ziren 6 bandera irabaziz. Hurrengo bi urtetan ez zuen trainerurik atera eta 2002an Ligako 20.a izan zen.
Garai onenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2003an TKE Liga sortu berrian sartzea lortu zuen Zarautzek[3]. Azken postuan bukatu bazuen ere elkartearen garai onenei hasiera eman zion. 2005ean KAE Ligan bigarren eginez berriz TKEra igotzea lortu zuen[3]. 2006an Euskadiko Trainerilla Txapelketa irabaziz hasi zuen urtea eta trainerutan Ligan seigarren eta Kontxan laugarren egin zuen, non euskal trainerurik onena izan baitzen[6]. 2007an Ligan bosgarren izan zen, Zumaiako bandera irabaziz, eta Kontxan laugarren postua errepikatu zuen. Emaitza hauetaz gain Gipuzkoako txapeldunak izan ziren zarauztarrak[7][8]. 2008a ere batel eta trainerilletan gogor hasi zuten denboraldia, untzi bietan Euskadiko eta Gipuzkoako txapelketak irabaziz. Ligan ere berriz bosgarrenak izan ziren baina Kontxan sartzerik ez zuten lortu. Hala ere denboraldia bikain bukatu zuten El Corte Ingles Banderan bigarren postua lortuta. 2009an maila pixka bat jeitsi zen Ligan 8. egin baitzuten. Ziklo baten amaiera zen, denboraldi bukaeran entrenatzaileak eta hainbat arraunlarik elkartea utzi zuten eta 2010an maila galdu zuen Zarautzek.
Ziklo berria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2013an KAE 1 mailan 11. postuan gelditu eta maila galdu zuen. Hurrengo urtean KAE 2 liga irabazi zuen, zilarrezko mailarako txartela eskuratuz, baita 8 bandera ere. 2014a ez zen urte oparoa izan traineruagatik soilik. Gazteek ere hainbat garaipen eskuratu zituzten, besteak beste, infantil mutilen Gipuzkoako bateletako liga edota jubenilek, bateletako denboraldia Getarian egin ostean, traineriletan lortu zituztenak: Gipuzkoako trainerila ligako lehen postua, Gipuzkoako txapelketako bigarrena, Euskadiko ikurrina eta brontzezko domina estatuko txapelketan.
Hurrengo urteetan KAE 1 Ligako bigarren txandan aritu zen nagusiki, baina 2019an denboraldiari sekulako hasiera eman eta ligako lehen estropadatik azkeneraino lidertzan egon zen Enbata. Abuztuaren 24an Bilbon jokatutako azken jardunaldian ligako emaitzarik kaskarrena izan bazuten ere ere (6. postua), sailkapen nagusian bigarren zen Deusturi 13 puntuko aldeaz gailendu zitzaizkion zarauztarrak, denboraldiko 9. bandera herrira ekarriz. Play-offak jokatu eta TKE Ligara itzuli zen[9]. 2020an Aresekin azken estropadararte lehian egon ondoren Ligako 11. postuan gelditu zen[10] eta play-offak jokatuz mantentzea lortu zuen[11]. Denboraldia Kontxarako sailkapenarekin borobildu zuen[12]. Hurrengo urtean ordea azkena gelditu eta maila galdu zuen[13].
KAE Ligan erdiko txandan aritu da hurrengo denboraldietan. 2025ean pausu bat gora eman eta hirugarren sailkatu zen.
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Txapelduna (0):.
- Bigarrena (1): 1918.
- Laugarren (2): 2006 eta 2007.
- Sailkatua (4): 1991, 2006, 2007 eta 2020.
- Txapelduna (0):
- Bigarrena (0):
- Sailkatua (6): bosgarrena 2007 eta 2008, seigarrena 2006.
- Irabazitako estropadak (2025 barne): 1
- Parte hartzeak (8): 2003, 2006, 2007, 2008, 2009, 2010, 2020, 2021
- Euskal Liga (0): Zazpigarren 1997an.
- KAE 1 Liga (1): Txapelduna 2019an. Bigarrena 2005ean.
- KAE 2 Liga (1): 2014.
- Txapelduna (1): 2007.
- Bigarrena (1): 2006.
Gainontzeko estropadak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Trainerilletan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Euskadiko Txapelketa (2): 2006, 2008
- Gipuzkoako Txapelketa (2): 2007, 2008
Bateletan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Euskadiko Txapelketa (1): 2008.
- Gipuzkoako Txapelketa (4): 1990, 2008, 2009 eta 2025.
Azken denboraldiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Dendoraldiak | ||
|---|---|---|
| TKE | 8 | |
| KAE 1 | 14 | |
| KAE 2 | 1 | |
| 2025 barne. | ||
- (p.o.) play-offak
B trainerua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Zarautz B | |
|---|---|
| Entrenatzailea | |
| Patroia(k) | ? |
| Kolorea(k) | urdina |
| Trainerua | Enbata |
| Palmaresa | 0 KAE Liga 0 KAE 2 Liga |
| 2024: Liga | ez |
2006an Zumaia eta Zarauzko arraunlariak elkartu eta harrobiko taldea eratu zuten Urola Kosta izenarekin. Emaitza bikaina lortu zuten, 3. postua lortu baitzuten. Paly-offetan ordea ez zuten KAE 1 Ligara igotzerik lortu. Ez zuten hurrengo urtean esperientzia errepikatzerik izan. 2010an Zarautzek B trainerua uretaratu zuen berriz eta hamasei trainerutatik 10.a izan zen.
2020an bigarren trainerua ateratzea lortu du berriz. Hainbat estropadaren faltan COVID-19 gaitzean positibo eman dute hainbat arraunlarik eta taldeak KAE 2 Liga bertan behera uztea erabaki du.
| Urtea | Liga |
|---|---|
| 2006 | KAE 2 Liga, 3.a |
| 2007-2009 | ez |
| 2010 | KAE 2 Liga, 10.a |
| 2011-2019 | ez |
| 2020 | KAE 2 Liga, 10.a |
| 2021 | KAE 2 Liga, 7.a |
| 2022 | ez |
Emakumezkoen trainerua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Zarautz Arraun Elkartea | |
|---|---|
| Entrenatzailea | |
| Patroia(k) | |
| Kolorea(k) | urdina eta zuria |
| Trainerua | Enbata |
| Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 Euskotren Liga 1 ETE Liga 0 Euskadiko Txapelketa 0 Gipuzkoako Txapelketa 0 Gipuzkoako Liga |
| 2025: Kontxa | ez |
| 2025 | 1.a (ETE Liga) |



Hastapenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2013an lehenengo aldiz emakumezkoen trainerua osatu zuen etxeko arraunlariez gain Tolosakoak ontziratuz[4]. Gipuzkoako Ligan seigarren postua eskuratu zuten.
2014an Getariako Arraun Elkartearekin batera aritu ziren eta Gipuzkoako Ligan bosgarrenak izan ziren. Hurrengo urteetan ere elkarrekin jarraitu zuten eta bi bandera eskuratu zituzten 2015ean. 2016an Kontxako Banderan debuta egin eta ohorezko txandarako sailkatu ziren[4]. Azkenean 5. postuan amaitu zuten.
2018an Tolosako Arraun Klubarekin itun bat egin zuen. Horrela Zarauzko arraunlariak Tolosako traineruan ibili ziren eta trainerua bera ere zarauztarren Enbata erabili zuten.
Zarautz trainerua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2021ean bere traineru propioa atera zuen eta ETE Ligan ari da ordutik. 2023an lehenengo bandera irabazi zuen, Sestaon. ETE Ligari hasiera apala eman zion baina abuztuan gora egin eta lau bandera eskuratu zituen guztira. Hirugarren postua lortu zuen Ligan[14]. 2024an ere hirugarrena izan zen Ligan[15] eta Bilbo Hiriko bandera eskuratu zuen.
2025eko denboraldia bikain hasi zuen Gipuzkoako traineru txapelketan hirugarren eginez[16], Euskadikoan laugarren[17] eta Espainiako txapelketan bosgarren, denetan ere Euskotren Ligako traineruren bati irabaziz edo oso hurbil geldituz. San Juanekin lehia handi izan ondoren ETE Ligako txapelduna izan zen.[18] Kontxako sailkapen estropadan bosgarren postua lortu eta ospatzen ari zirela 10 segundutako zigorra jaso zuten estatxa aldez aurretik askatzearren eta Donostiako estropadatik kanpo gelditu ziren.[19] Liga amaierako play-offetan ez zuen lortu Euskotren Ligara igotzea.[20]
- Bosgarrena (1): 2016.
Ligak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gipuzkoako Liga (0): bosgarrena 2014, 2015 eta 2016an.
- ETE Liga (1): 2025.
Txapelketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gipuzkoako Traineru Txapelketa (0): hirugarren 2025ean.
Banderak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Handiak | Zarauzko Ikurrina (0) Getxoko Bandera (0) |
| Etxekoa | Zarautz Arraun Elkartearen Ikurrina (1): 2025. |
| Gipuzkoan | Orioko Bixigu Eguna (1): 2015. Zumaia ETE (3): 2015, 2016, 2025. Adinberri Bandera - Pasaia (1): 2025. Hernaniko Bandera (1): 2025. |
| Bizkaian | Sestaoko Bandera - ETE (2): 2023, 2025. Bilbo Hiria - Ane Aizpuru Memoriala (2): 2023, 2024. Erandioko Ikurrina (1): 2023. |
| Lapurdin | Urdaiazpikoaren Bandera (Baiona) (1): 2011. Donibane Ziburuko Estropada (3): 2022, 2023, 2024. |
| Kantabrian | Astilleroko Bandera (2): 2023, 2025. Camargoko Bandera (1): 2025. |
Denboraldiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Dendoraldiak | ||
|---|---|---|
| Euskotren | 0 | |
| ETE | 5 | |
| 2025 barne. | ||
Beteranoak: Badok 13
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Badok 13 izena sortu zuten Zarauzko arraunlari beteranoek. 2023tik aurrera Orio Arraunketa Elkartea da taldearen arduraduna[21]
- ABE Traineruen Liga:
- Txapeldun (2): 2019, 2021.
- Bigarren (1): 2018.
- Euskadiko Traineru Txapelketa
- Txapeldun (2): 2019, 2021.
- Euskadiko distantzia luzeko traineru txapelketa
- Txapeldun (1): 2020.
- Gipuzkoako Traineru Txapelketa
- Txapeldun (3): 2018, 2019, 2021.
Banderak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zarautzek estropadak antolatzeko tradizio handia izan du. Aurrez batel estropadak egon izan ziren arren, 1946an Zarauzko trainerilla estropadak antolatzeari ekin zion, Bermeokoekin batera trainerilletako bandera garrantzitsuena bihurtuz. 1976an traineruetara salto eginez Zarauzko Ikurrina antolatu du urtero. Gaur egun TKE Ligako eta Emakumezkoen Ligako estropada garrantzitsuena da, bi jardunalditara jokatzen den bakarra baita.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Etxabe, Xabier. (2010). Zarauzko Arraun Elkarteak 25 urte: [1983-2008. ] Erroteta ISBN 978-84-92413-39-3. (kontsulta data: 2024-05-19).
- ↑ «ZARAUTZKO Arraun Elkartea - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2024-05-19).
- ↑ a b c «Eusko Label Liga de traineras» www.euskolabelliga.com (kontsulta data: 2025-06-15).
- ↑ a b c zarautzguka.eus (kontsulta data: 2024-05-19).
- ↑ «Clasificatoria de La Concha» traineras.es (kontsulta data: 2025-06-15).
- ↑ «Bandera de La Concha» traineras.es (kontsulta data: 2024-05-19).
- ↑ «Campeonato de Guipúzcoa» traineras.es (kontsulta data: 2024-05-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) ZUBIAURRE, JUAN MARI. (2007-09-27). «El ZAE culmina una temporada muy brillante» El Diario Vasco (kontsulta data: 2024-05-19).
- ↑ ETXEBERRIA, ANTXON. (2019-09-17). «Enbatak zarauztarrren bihotzak irabazi ditu» El Diario Vasco (kontsulta data: 2025-05-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) SA, Baigorri Argitaletxea. (2020-08-30). «Ares manda a Zarautz a los playoffs y Santurtzi estalla» GARA (kontsulta data: 2024-05-19).
- ↑ «Jon Artola: "Denboraldia bikaina izan da" - Zarautz» Zarautzguka.eus (kontsulta data: 2024-05-19).
- ↑ SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-09-03). «Zierbena nagusi eta Zarautz ere barruan Kontxako gizonezkoen sailkapen estropadan» naiz: (kontsulta data: 2024-05-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) González, Diego. (2021-08-29). «Santurtzi amarra la liga ACT» cadena SER (kontsulta data: 2024-05-19).
- ↑ «EMAITZAK 2023 - Liga ETE» www.ligaete.com (kontsulta data: 2025-06-15).
- ↑ «EMAITZAK 2024 - Liga ETE» www.ligaete.com (kontsulta data: 2025-06-15).
- ↑ «Orio eta Arraun Lagunak nagusitu dira 2025eko Gipuzkoako Traineru Txapelketan» EITB 2025-06-01 (kontsulta data: 2025-06-15).
- ↑ Larraitz, Ibaibarriaga(e)ko. (2025-06-09). «Tolosaldea eta Orio gailendu dira Euskadiko Txapelketan, Bermeon» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza (kontsulta data: 2025-06-15).
- ↑ «Zarautzena da ETE liga - Zarautz» Zarautzguka.eus (kontsulta data: 2025-08-24).
- ↑ «Zigor batek Kontxako txartelik gabe utzi du Zarautz - Zarautz» Zarautzguka.eus (kontsulta data: 2025-09-04).
- ↑ Ostolaza, Paulo. (2025-09-21). «Donostiarra, San Juan, Santurtzi eta Chapela maila gorenean arituko dira datorren sasoian» Berria (kontsulta data: 2025-09-21).
- ↑ «Badok 13 beteranoen ontziak XII. Kontxako Estropada irabazi du - Orio» Orioguka.eus (kontsulta data: 2024-06-09).