Iban Gonzalez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iban Gonzalez
Bizitza
JaiotzaArrasate, 1973 (48/49 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakdokumentalgilea eta abeslaria
Enplegatzailea(k)Baleuko
Jasotako sariak
IMDB: nm5329567 Edit the value on Wikidata

Iban Gonzalez Pagaldai (Arrasate, 1973-) abeslaria, gitar jolea, argazkilaria eta dokumentalgilea da. Gaur egun, Baleuko ekoiztetxeko errealizadorea da.

Hogeita hamar dokumental baino gehiago egin ditu zuzendari, errealizadore edota gidoilari moduan. Kameralari, montadore eta postproduktore ere bada. Telebistako saio, publizitate, bideoklip eta zuzeneko ekitaldietan ere jardun izan da. Besteak beste, Unesco Etxearen laburren lehen saria eta bi Lauaxeta sari jaso ditu.

Musika ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1994an Ekon musika taldea herrian sortu zuen "Juan Sangre", Xabi Rey, Yago Goronaeta eta Iñigo Bakerorekin batera. Iban "Shadow", aurretik, Iskanbila (punk oi!) eta Mad Shadow (hardcore melodikoa) taldeetan ibilitako abeslari eta gitarjolea zen. "Zurrunbilo kaotikoa" (1997) eta "Etnia 2000" (2000) diskoak Mil A Gritos Recordsekin argitaratu zituzten, lehenengoaren ostean urte eta erdiko aurkezpen bira egin zutelarik.

Hirugarren diskoa egin baino lehen, taldea utzi zuen, ibilbide profesionalaren exijentziak medio. Dena den, laster sortuko zuen Arrasaten bere azken musika taldea, RIP eta Heriotza taldeko musikariekin batera The Clash punk taldeari tributoa eginez.

Dokumental aukeratuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • "Pluja seca" (Euri lehorra, 2011): TV3ekin elkarlanean Gorka Espiaurekin batera.
  • "Parlen els ulls" (Begiak mintzo dira, 2012): TV3, Gorka Espiaurekin elkarlanean.
  • “Kalesareak”
  • “Santi osagai”
  • “...eta ez balego?”
  • “Parte hartuz, aldatu”
  • “Oradour Sur Glane”
  • "Goazen gudari danok",

2014.Lauaxeta saria jaso zuen beragatik.

  • “Un siglo y 90 minutos” Unai Larrearekin batera.
  • "Batallón Gernika. Askatasunaren ametsa -esperanza de libertad (1945-2015)".
  • "Aldana 1980: Explosión de silencio".
  • "Ama nora goaz?" (2016): Fikziozko luzemetraia. "Lauaxeta saria" jaso zuen beragatik 2017an.
  • ”La red Alava”
  • “40 taupada, herri bat”
  • "Pumori, mendiaren alaba", 2019.
  • “Gu, Laboa”. 2019
  • ”Ni naiz Lete”, 2020

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]