Ibon Urbieta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ibon Urbieta
Bizitza
Jaiotza Orio1967ko apirilaren  30a (52 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak arraunlaria

Ibon Urbieta Zubiria (Orio, Gipuzkoa, 1967ko apirilaren 30a) arraunlari ohia da,[1] gaur egun Orio Arraunketa Elkartean aulki mugikorreko entrenatzaile dabilena.[2]

Bitan hartu du parte Joko Olinpikoetan: Bartzelonan eta Seulen.[3] 1990ean Tasmaniako Lake Barringtonen zilarrezko domina lortu zuen Munduko Txapelketan.

Orioren traineruan aritu eta lau Kontxako Bandera (1996, 97, 98, 2000) eta Espainiako Traineru Txapelketa bi (1998 eta 99) lortu zituen. Gero, Zierbena, Pedreña eta Camargo klubetan aritu zen arraunlari-entrenatzaile, eta azkenik 2009an itzuli zen Oriora,[4] arraunlari profesional gisa bere azken saioak egitera.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Luis Mari ZULAIKA ISASTI «Ibon Urbieta Zubiria», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
  2. Sasoian, 15. zenbakia, 2012ko otsaila. Ikus 11. orrialdea.
  3. www.sports-reference.com
  4. Aitor MANTEROLA: «Nahita eta halabeharrez», Berria, 2009-12-23.


Biografia
Euskal Herria
Artikulu hau Euskal Herriko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.